Egin opari bat zeure buruari

Auto-oparia hitz polit bezain ahaltsua da, eta ahaltsua bezain beharrezkoa. Gurekiko ditugun sentimenduak islatzen ditu, eta, agian, egunerokoan ez dugu kontuan hartzen. Gure buruarekiko maitasun-adierazpen horiek lortu dugun guztia eskertzeko eta “maite zaitut”, “ulertzen zaitut”, “zurekin nago” esateko modu bat dira. Hori da geure burua onartzeko modua, bai baitakigu merezi dugula, eta guk baino hobeto, nork jakingo du zer gustatzen zaigun edo zer den erabateko zoriontasuna ematen gaituena?. Ideia batzuk proposatuko dizkizuegu. Janariarekin erlazionatuta daude, hainbat gustu eta zapore kontuan izanda.

Etxera eramaten dituzten gosariak

Behin eta berriz entzun dugu gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena dela. Hortaz, zer hobe etxean gosari bat oparitzea baino; jaiki eta dena prest duzu, gozatzeaz arduratu besterik ez duzu egin behar.
Hainbat motatako gosariak daude, eta bakoitzak bere prezioa du. Enpresa batzuek pack modukoak eskaintzen dituzte (30-50 euro bitartekoak dira), baina beste batzuek, aldiz, zure ametsetako gosari propioa egiteko aukera ematen dizute.

Gazta-dastaketa

Gazta maite dutenentzako oparia da. Gazta-dastaketa honetan hainbat motatako gaztak topatu daitezke; normalean, dastaketetan, lau eta zazpi gazta artean erabiltzen dira. Dena dela, batzuk oinarrizkoak dira. Hau da, gazta leunak, bigunak, krematsuak, onduak eta zaharrak.
Dastaketa perfektua izateko, ezin falta marmelada, ogi eta fruitu lehor batzuk. Esperientzia ahaztezina izan daiteke, eta, zalantzarik gabe, errepikatu egin nahiko duzu.

Maneatzaileak

Askotan, nekatuta gaude otorduak beti modu berean egiteaz. Beraz, gure janariari ukitu ezberdin eta dibertigarria emateko, maneatzaile edo ontzaileak erabil ditzakegu. Merkatuan askotariko ontzaileak aurkituko ditugu, bai haragitarako, bai pastarako, bai arrainetarako. Ontzaile bakoitza elikagai mota jakin baterako bereziki diseinatuta dago. Horregatik, aplikatu beharreko kopuruak desberdinak dira, egingo duzun errezetaren arabera.