LIBURUAK

PENTAEDROA

Frankistek herri txiki bat hartu, eta egundoko errepresioa ezarri dute. Jende askoren bila dabiltza, tartean, Pentaedroa osatzen duten bost kideen bila. Horiek, halabeharrez, sakabanatu egin dira. Norberak bere istorioa bizi du, eta, hala ere, boston istorioak behin eta berriz txirikordatzen dira, patuak haien bizitzak hari ikusezin baina sendoen bidez lotuko balitu bezala. Argumentu orokor horretan bildu ditu egileak hamaika istorio, gerrari berari buruzko hausnarketa batekin batera. Pentaedroa gerra-nobela da; beraz, drama eta abentura dira nagusi, baina thrillerretik ere badu. Lan sendo eta arnasa luzekoa da, prosa landu eta nortasun handikoa, idazleak lortu duen heldutasunaren lekuko.

ISILTASUNAREN ITSASARGIA

Pasaiako Platako itsasargiaren oinetan sarraskiturik agertzen da emakume baten gorpua, sabeleko gantzak erauzita. Faroan bertan bizi den Leire Altuna nobela erromantikoen idazleak deskubritu du hilotza, eta ezustean ohartuko da bera dela, Ertzaintzaren ustetan, susmagarri nagusia. Lehen gorpu horren ondoren, gainera, beste batzuk azalduko dira, denak ere modu berean erailak, eta idazleak heriosuhar saiatu beharko du hiltzailearen bila, bere burua salba­tzearren. Kanpo-portu polemikoaren eraikuntza eta XIX. mendeko Sakamantekasen imitazio ankerra nahasten dira thriller zirraragarri honetan; munduko paisaiarik ederrenetakoa eta 80ko heroinomanoen oroitzapen tragikoa.