Mugikorretarako bideo-jokoak

LIFEAFTER
Android zein IOS plataformetan

LifeAfter hiru dimentsioko ekintza- eta biziraupen-jokoa da, zeinean jokalariek apokalipsi zonbi batetik bizirik atera den per­tsona bakanetako bat kontrolatu ahal izango duten. Babesa bilatu beharko dugu, defentsak sortu, bizirik dirauten beste batzuekin elkarlanean aritu, eta, jakina, guk egindako arma pilo batekin borrokatu: aizkorak, labanak, tontorrak, zonbien aurka borrokatzeko tranpak. Jolasten hasi aurretik, bizirik atera den pertsona sortu ahal izango dugu, gizon edo emakume batekin jolastu nahi dugun aukeratuta, haren janzkera, ile mota eta aurpegia pertsonalizatuta.

PLAY TOGETHER
Android zein IOS plataformetan

Ustekabeko jokoa da, eta gure pertsonaia sortu beharko dugu, erronkaz eta zereginez beteriko unibertso batean murgiltzeko. Gure abatarra sortu ondoren, hiriko plaza nagusira hurbilduko gara, eta, bertan, munduko edozein lekutako beste erabiltzaile asko ezagutuko ditugu, gure etxea eraikitzen dugun bitartean haiekin hitz egiteko. Etxea amaitutakoan, geure abentura bizitzen hasiko gara, eta misio hauek proposatuko zaizkigu: arran­tza egitea, mandatuak egitea, merkataritza-gunera joatea arropa erostera, puntu asko irabazteko asmoarekin. Puntuak lortu ahala, geure trebetasunak hobetzen joango gara.

SCARY HORROR
Android zein IOS plataformetan

Akziozko eta abenturazko jokoa da, escape room generokoa. Jokalariek gela beldurgarri batzuetatik ihes egitea lortu beharko dute. Gela horietan itxita egongo dira, bahituak izan ondoren. Jokoaren abiapuntua hau da: gure protagonistak hogeita hamar urte bete berri ditu. Etxetik irtetean, bi gizon kaputxadunek auto batean sartu, eta konorterik gabe uzten dute. Ikusiko dugun hurrengo gauza izango da odolez betetako gela batean esnatu garela eta bertan gorpu bat dugula. Gaizki amaitu nahi ez badugu, hobe dugu gakoak aurkitu, eta asmakizunak konpontzea.