Sexu mingarria

Sexu-harremanak izatean, mina hainbat arrazoirengatik gerta daiteke. Sexu-harremanetan mina izateko termino medikoa dispareunia da, hau da, sexu-harremanak izan aurretik, bitartean edo ondoren min genital iraunkorra edo errepikakorra.


Baginan zakila sartzean edo sartu ondoren mina izatea oso ohikoa da, eta ia emakume guztiei gertatu zaie noizbait. Lehen harremanak badituzu sartze eta guzti, ez duzu larritu behar: normala izan daiteke lehen koitoetan mina izatea. Dena dela, mina oso handia bada eta denboran irauten badu, zure medikuari kontsultatu behar diozu. Sendagilea, lehenik eta behin, kausa identifikatzen saiatuko da: psikologikoa edo fisiologikoa izan daiteke. Lubrifikazio falta, lesioak, narritadura edo infekzio bat izaten dira kausa fisiko ohikoenak. Kausa psikologikoak baginismo moduan agertzen dira, eta horri buruz hitz egingo dugu geroko zenbaki batean.


Beste arazo sexual batzuekin gertatzen den bezala, nahiko erraz konpontzen da, baina garrantzitsuena da ez zailtzea eta laguntza bilatzea, eragozpenak konpontzen ez badira.