Ezkontzek joera berriak adierazten dituzte

Ezkontzek oso protokolo zurrunak izan dituzte beti, baina ideia hori aldatzen ari da belaunaldi berrietan. Horrek ahalik eta gehien pertso­­nalizatzea ahalbidetzen du, eta, aldi berean, tradizio eta erritu be­rriak sortzen dira, ezkonberriak iden­tifikatuta sentitzeko. Sarean erraz aurki daitezke LGTBIQ Friendly hornitzaileak, ezkontza perfektua antolatzen lagunduko dutenak.


Sormen handieneko ideiak sare sozialetan sortzen dira; be­raz, gomendatzen dizuegu den­bora batez inspirazio bila nabigatzea. Izan ere, denboraldi honetako ezkontzetarako proposa­men harrigarrienetako batzuk, ostadar tartak kasu, Interneten jaio dira.

Berdintasunezko ezkontza Espainian egin daiteke duela hamarkada bat baino gehiagotik, 2005etik, hain zuzen, eta hasiera-hasieratik hondartza duten tokiak izan dira helmuga nagusietako bat.Kostaldeko kokalekuak idilikoak dira: itsasotik gertu, naturaz ingu­ratuta, oso hotel onak aukeratzeko… Helburu nagusia giro atsegina sor­tzea izan behar da, non ezkongaiak etxean bezala sentituko diren.

“Ideia batzuk”
Aurtengo joera nagusietako bat aurreko koktela edo aperitiboa protagonista gastronomiko bihur­tzea da. Ezkongai asko ezkontza-oturuntza tradizionalaren denbora murriztearen alde egiten ari dira koktel luze bat ospatzeko; batzuek aulkiak eta mahaiak ere kendu dituzte, eta haien ordez zutik egiteko dastaketa irudimentsua proposatu.


Horretaz gain, natura modan dago. Eta ez dago ezer politagorik zeremonia bat aire zabalean egitea baino, eguzkiaren argitan. Hori aukeratzen baduzue, oso garran­tzitsua da edarien txoko bat prestatzea, horretarako apaindua, edo gonbidatuen artean ur-botilatxoak banatzea, ondo hidra­tatuta egon daitezen.


Ezkontzak bereizten dituena xehetasunak dira: aukeratutako mahai zentroak, lore dekorazioa, aldarea, gonbidatuentzako opa­riak… Denak markatuko du ez­kontza-estilo propioa duen multzo bat; beraz, onena da hasieratik pentsatzea zuen ezkontza nolakoa izatea nahi duzuen, non egingo duzuen, zer xehetasun nabar­mendu nahi duzuen, dekorazioa markatzen duten koloreak zein diren, eta abar. Guzti guztia egunik bereziena lortzeagatik!