Azken urteotan, Nikaraguako agintari gorenek behin eta berriz erakutsi dute edozertarako prest daudela herrialdean giza eskubideak gauzatzea eragozteko eta zigortzeko. Azken ekintzen artean, 222 pertsona kanporatu eta zigortu dituzte, beren eskubideak erabiltzeagatik eta Nikaraguan gertatzen diren bidegabekerien aurka beren ahotsa goratzeagatik atxilotuta zeudenak. Daniel Ortegaren eta Rosario Murilloren gobernuak denboran sustatu dituen legegin-tza- eta administrazio-neurriek, Nikaraguan disidenteak diren ahotsei nazionalitatea kentzeko, pertsona orok nazionalitatea izateko eta inork nahierara herritartasuna kentzeko duen giza eskubidearen aurka egiten dute.
Gainera, Managuako Apelazio Auzitegiak ebazpen bat eman zuen, Nikaraguako 94 pertsonari nazionalitatea kentzeko. Herritartasuna legez kanpo kentzeko erabaki arbitrario horren eraginpeko pertsonen artean dago Vilma Núñez de Escorcia, Giza Eskubideen Nikaraguako Zentroaren (CENIDH) presidente eta sortzailea. Vilmak 60 urte baino gehiagoko ibilbidea du giza eskubideen alde, eta 2019an Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak (CIDH) behin-behineko neurriak eman zizkion, agintariak haren bizitza eta osotasuna berariaz eta premiaz babestera behartzen dituztenak.
2018tik, Amnesty Internationalek giza eskubideen urraketak dokumentatu ditu, baita indarkeriazko errepresioa ere. Horrez gain, gizarte-ekin-tzaileen, giza eskubideen defendatzaileen, abokatuen eta kazetarien jazarpena eta kriminalizazioa ere dokumentatu ditu. Batzar Nazionalak, gobernuaren kontrolpean, gizabide-eremuari gogor eragiten dioten eta giza eskubideak arriskuan jartzen dituzten lege batzuk ere onartu ditu.
“Aberrigabearen arriskuak”
Azken hilabetean Nikaraguan 300 pertsonari baino gehiagori ezarritako aberrigabearen ondorioz, babesgabetasun handiagoa dute eta giza eskubideen beste urraketa askoren biktima izateko aukera handiagoa dute, ez baitira Estatu bateko herritar gisa aitortuak. Horrek, etorkizun hurbilean, oinarrizko eskubideak (enplegua, mugitzeko askatasuna, osasuna eta hezkuntza, besteak beste) eskuratzeko eta baliatzeko zailtasun handiei aurre egiteko arriskua sortzen du.
“Ez gara nekatuko Daniel Ortegaren gobernuari errepresioaren amaiera eskatzeaz; nikaraguar herriak ez du merezi amesgaizto honetan bizitzen jarraitzea, ezta segundo bat gehiago ere”, esan zuen Erika Guevara Rosas Amnesty Internationaleko Amerikarako zuzendariak. “Nazioarteko komunitateari dei egiten diogu ahalegin handiagoa egin dezan Nikaraguako gobernuaren gehiegi- keria berri horien aurrean, eta eskura dauden mekanismo guztiak aktiba ditzan giza eskubideen defendatzaileak eta gobernuarekiko kritikoak diren ahotsak babesteko”, gehitu zuen Erika Guevarak.