Nola egin diezaiokegu aurre esklabotza modernoari?

Esklabotza iraganeko kontua dela irudi lezake, non pertsona batzuek beste batzuk zerbitzatzen zituzten baldintza iraingarrietan eta norbanakoaren askatasunaren aurka egiten zuten. Baina esklabotza ez da amaitu, gaur egun esklabotza modernoa deritzon horretara eboluzionatu du, eta forma aldetik aldatzen bada ere, giza eskubideak urratzen jarraitzen du. Esklabotza modernoaren arrazoi nagusien artean pobrezia dago, pobrezia pairatzen duten pertsonak ahulago bihurtzen baititu, batez ere haurrak.

Esklabotza modernoak milioika pertsonak jasaten dituzten lan-baldintza kaskarrei egiten die erreferentzia, batzuetan egiten dutenagatik zentimorik ere kobratzen ez dutenei. Etxeko nahitaezko lana, sexu-esplotazioa, zorrengatiko morrontza, soldata ziztrinen bidezko lan-esplotazioa, esklabotza horren hainbeste formetako bat baino ez dira, eta gutxienez 45 milioi pertsonari eragiten die munduan. Baina horrek ez du esan nahi saihestezina denik. Mundu osoko gobernuen eta ekin-tzaileen ahalegin koordinatuak esklabotza modernoari amaiera eman diezaioke behingoz.


Herrialde guztietan fenomeno hori legez kanpokoa bada ere, oraindik ere ezkutatuta dago munduaren aurrean. Egunero milioika emakume, haur eta gizon behartuak izaten dira soldata kaskarren truke lan egitera, oinordetzan jasotako zorrak ordaintzeko, edo inolako ordainsaririk gabe ere. Badira esklabotza deitu nahi ez dutenak, batzuetan lanpostu horiek aukeratzen dituztelako (adibidez, Indiako arropa-fabriketan), baina baldintzak berdinak dira: 16 lanordu baino gehiago, jateko eta ura edateko etenik gabe, atsedenik gabe, egunero, leku osasungaitzetan. Asian daude biktimen ia % 35, non pertsonak produktu edo zerbitzu merkeak ekoizteko objektu gisa tratatzen eta saltzen diren.


Baina arazo hori desagerrarazteko oztopo handienetako bat esklabotza modernoa negozio handia dela da. Esklabotza modernoak urtean 150.000 milioi dolar baino gehiagoko irabaziak sortzen dituela kalkulatzen da, hau da, munduko lau enpresa errentagarrienen irabazien batura. Nahitaezko lanaren biktima bakoitzeko urteko irabaziak askoz handiagoak dira ekonomia garatuetan eta Europar Batasunean munduko beste inon baino.

Esklabotza modernoaren adibideak
Esklabotza Abolitzeko Eguna iritzi publikoa esklabotzaren zigorraz kontzientzia-tzeko ezarri zen. Abenduaren 2ko data aukeratu zen, 1949ko abenduaren 2an onartutako Pertsonen Salerosketa eta Besteren Prostituzioa Esplotatzeko Hitzarmenaren urteurrena ospatzeko. Eguna esklabotzaren modu garaikideak desagerraraztean zentratzen da.


Esklabotza mota desberdinak daude, baina ohikoenen artean morrontzan lan egitea dago, hau da, maileguak eskatzen dituzten edo senideen zorrak beren gain hartu behar dituzten pertsonek baldintza okerrenetan lan egin behar dute, atsedenik eta egun librerik gabe.


Hainbat testuingurutan, hala nola kontzentrazio-esparruetan, nekazaritza-ustiategietan, fabriketan, itsasontzi arran-tzaleetan…, erakundeek, gobernuek edo norbanakoek indarrez lan egitera behartuta dauden pertsonen nahitaezko lana ere esklabotza moderno mota bat da.
Horretaz gain, sexu-esplotazioa esklabotza mota ohikoenetako bat da, eta mundu osoan diru gehien mugitzen duena. Prostituzioaren eta pornografiaren bidez emakumeak eta haurrak esplotatzen dira, duten balio komertzialaren arabera.


Haurren lanaren ondoriozko esklabotza modernoaren kategoriaren barruan, beren egoeragatik esplotaziopean lan egin behar duten haur guztiak daude, bai hirugarren pertsonen onurarako, bai beren biziraupenerako. Munduan milioika haur ari dira lanean.