Euskal udalen erronken erantzunen bila

Ana Urkizak, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak, eta Gorka Urtaranek, Euskadiko Udalen Elkartea-EUDELeko elkarteburuak, elkarrekiko lehen lankidetza-hi-tzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bidez, bi erakundeek proiektuak partekatuko dituzte, ingurune hurbilenetik, udalerrietatik eta tokiko komunitateetatik euskal gizartea murgilduta dagoen trantsizioei heltzeko.


Ana Urkizak azpimarratu nahi izan du hitzarmenak ahalbidetuko duela “lurralde garapena, udalek komunean dituzten beharren gainean diagnosiak egiteko eta ikerlan esparruak era-tzeko. Halaber, gizarte berrikun-tzarako metodologia berritzaileak aplikatzeko balioko du, zenbait lurralde esparrutan”. Gainera, udalek Eusko Ikaskuntzak garatzen dituen egitasmoetan aktiboki parte hartu ahal izango dute. Beraz, jakintza gizartetik sortu eta gizartera itzuliko da hazkunde eta ahalduntze moldeetan, lurraldearen eta herritarren mesedetan.


Gorka Urtaranek, berriz, hau nabarmendu du: “Hitzarmena berri ona da euskal udal guztientzat. Pandemia garaian, konturatu ginen egunez eguneko udal politikari zientzia eta ezagutza gehitu behar zitzaizkiela, gizarte eraldaketei eta erronka handiei erantzuteko”.


Akordioaren helburuak
Zehazki, akordioak helburu hauek ezartzen ditu: Eusko Ikaskun-tzaren azterketa- eta ikerketa-programetan eta horien balioespen- eta kontraste-faseetan udalek parte hartzea, udalerrien beharrizan komunei buruzko diagnostikoak egitea ikerketa-esparru komun baten barruan, eta gizarte-berrikuntzako metodologiak eta prozedurak batera ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko eremu guztietan.

Lurraldeko kirol sarea euskara sustatzeko

Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Lorea Bilbao Ibarra, izan da Bizkaiko kirol arloko ehun ordezkarik baino gehiagok parte hartu duten ekitaldiko burua. Hainbat modalitate eta diziplinatako lurraldeko hogeita hamar bat klub, federazio eta kirol elkartek kirol arloan euskara sustatzeko egindako lana goraipatu da ekitaldian. Diputatuak Bizkaiko federazioen eta kirol kluben ekarpena aipatu du, eta gero eta elebidunagoa den kirol sare, eta, azken finean, gizartea lortzeko egin duten lana aitortu du.


BIKEE programaren helburu nagusia Lurraldeko kirol-sarean euskararen presentzia areagotzea da, izan ere, kirola, garapen integraleko tresna izateaz gain, euskararen aurrerabiderako eta normalizaziorako aukera eremua ere badelako. BIKKEk kirolaren bidez euskararen erabilera soziala sustatzen du, adin txikienetatik, eta erabilera horri jarraipena ematen dio kiroleko prestakun-tza-ibilbide osoan, gizarte osoari euskararen erabilerarako espazio bat eskainiz.


BIKKE proiektua 2017ko martxoan sortu zen, Euskara Bizia Bizkaiko hainbat arlotako adituen batzordean euskararen erabilera soziala areagotzeko egindako hausnarketa estrategikoaren esparruan.