Euskal Herriko hiriburuetako M8ko manifestazioen orduak eta lekuak

Asteazken honetan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, euskal hiriburuetako kaleek gainezka egitea espero da, milaka emakume aterako baitira agenda feminista aldarrikatzera. Hona hemen martxa nagusien lekuak eta orduak.

BILBO

12:00etan Arriaga Antzokitik. Ikasleen greba feminista egitera deitu du Ikasle Sindikatuak.

18:30ean Bilboko Kale Handiko Viajes Ecuador parean, bloke abolizionistak deituta. 17:00etan kartelak egiteko tailerra izango da Casilda parkean.

19:30ean Jesusen Bihotza plazatik, Euskal Herriko Mugimendu Feministatik deituta, “Denon bizitzak erdigunean” lemapean.

DONOSTIA

12:00etan Boulevardetik. Ikasleen greba feminista egitera deitu du Ikasle Sindikatuak.

18:30ean Antiguoko tuneletik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta bloke abolizionistak deituta.

GASTEIZ

12:00etan Andra Mari Zuriaren plazatik. Ikasleen greba feminista egitera deitu du Ikasle Sindikatuak.

18:45ean Bilbo plazatik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta bloke abolizionistak deituta.

IRUÑA

12:00etan Udaletxe plazatik. Ikasleen greba feminista egitera deitu du Ikasle Sindikatuak.

20:00etan Antoniutti parketik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta bloke abolizionistak deituta.

BAIONA

12:00etan Baionako Ospitaletik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta.