Erakusketak, Nekane Arambururen entsegu kuratoriala, 90eko hamarkada aurkezten digu (gehi urte batzuk lehenago eta ondoren), non mugimendu kolektiboek eta talde-ekimenek ordena kultural berri bat ezartzea ahalbidetu zuten. Hain zuzen ere, kultura eta arte ekosistema hura zaintzen eta transmititzen laguntzea du helburu.
90 berriak erakusketa San Telmo Museoko aldi baterako erakusketen areto osoa hartzen du eta martxoaren 4tik ekainaren 4ra.
Proiektu honen unibertsoaren osagaiak lan artistikoak, bideo-artea eta bideo dokumentala, elkarrizketen audioak, dokumentu grafikoak, edizio alternatiboak, liburuak eta aldizkariak, egile-argazkiak, erakusketa-argazkiak, proiekzioak eta altzariak dira. Bertan 146 sortzaile eta kolektibo integratzen dira lehen aldiz argitara aterako diren zenbait produkziorekin batera, guztiak ere engranaje koral baten barruan duten zentzuaren ikuspegitik begiratuta, non alderdi partizipatiboak betiere indibidualtasunak gainditzen dituen.
Erakusketaren ibilbidea kronologikoa da, bilakaera hori biltzen du eta gertakari sozial paraleloak ere nabarmentzen ditu. Garai hartan “teknologia berriak” deitutakoen erabileraren garrantzia aztertuz hasten da, batez ere bideo-artearen posibilitateen ikerketatik abiatuta garatu zirenak.
Europan 90eko hamarkadari buruz egin den lehen erakusketa handia da, euskal testuingurutik abiatuta funtsezko gai batzuk argitzen dituena, eta etorkizuneko historiografia berriak irekitzen dituena.
JARDUERAK ETA BISITA GIDATUAK
Ohi bezala, museoak bisita gidatuak eskainiko ditu erakusketara, martxoaren 11tik aurrera.
- Astearteetan, 10:30 (cas) + 18:00 (eus)
- Larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
Bisita gidatuak doan dira museorako sarrera eskuratuta, baina erreserba egin behar da (martxoaren 4tik aurrera).