“Fine line” tatuajeak, trazu bakoitzaren sotiltasuna

Minimalismoa tatuajeen mundura ere iritsi da, eta gaur egun joera bihurtu da. “Fine line” tatuajeak, izenak berak adierazten duenez, lerro fineko tatuajeak dira, ia hautemanezinak, eta 2023an oso modan egongo dira gazteen artean. Haren marra finek mandalak, animaliak edo landareak marrazten dituzte, edo esanahi positibozko eta nork bere burua hobetzeari buruzko esaldiak ere letra fin eta delikatuz idazten dituzte. Mota honetako tatuajeak txikiak izaten dira, eta ia mundu guztiarentzat oharkabean pasatzen dira. Tatuaje honetarako kokagunerik egokiena besoak, bizkarra eta hatzak dira.
Tatuaje mota horren “koxka” da merkatuan dagoen orratzik finena erabiltzen dela, eta horrekin lortzen da marra zuhur eta delikatu hori. Fintasun hori dela-eta, tatuatzaileak askoz zehatzagoa izan behar du marraztean; beraz, beharrezkoa da tatuaje-mota horretan aditua izatea eta trebetasun handia izatea. Tatuaje hauek finak izatearen abantailetako bat da azalak tinta gutxiago xurgatzen duela.