Estatistikaren arabera, munduan hiru mila miloi telefono adimendun daude dagoeneko. Alabaina, gailu horren erabilerak gure izaerari buruzko aztarna garrantzitsuak eman ditzake. Nola heltzen diogu mugikorrari, erabili nahi dugunean? Begiratu eskuineko irudiari, eta, lau aukera posibleetatik, hautatu zure ohiko jokaerara ondoen egokitzen dena. Ondoren, behean, egin duzun aukerari dagokion erantzuna irakurri ahal izango duzu, nolakoa zaren jakiteko.
Oso segurua zara, arriskuak hartzeko prest, baina beti zuhur jokatuz. Zure bizitzan pertsona berri bat onartu aurretik, denbora hartzen duzu erabakia hartu baino lehen, zorroztasunez egoera goitik behera aztertuz. Ez zara berehala maitemintzekoa, eta poliki-poliki zoaz beti zure harremanetan. Hori dela eta, batzuek barnerakoitzat har zaitzakete.
Intuitiboa, jakintsua, zentzuduna eta zuhurra zara. Ekintzak ondo kalkulatzen dituzu, gauzatu aurretik. Zure bizitzan dena arrazionalizatzea gustatzen zaizu. Zaila da zu engainatzea, baina zure arrazionaltasun guztia desagertu egiten da maitasuna eta sexu-harremanak izateko aukerak agertzen zaizkizunean. Halakoetan, ondorioetan pentsatu gabe egiten duzu aurrera beti.
Abiadura maite duzu, eraginkorra zara eta erabakiak ezin azkarrago hartzeko prest zaude. Arin egokitzen zara ingurune aldakorretara. Alabaina, maitasunean ez duzu arrakastarik, kosta egiten zaizulako erakartzen zaituzten edo gustatzen zaizkizun pertsonengana hurbiltzea, eta horrek gauzak oso zail jartzen dizkizu.
Zure bizitzan abian jarri nahi dituzun ideia asko dituzu, eta, saiatzen zarenean, emaitza positiboak lortzen dituzu; sarritan, bakardadea bilatzen duzu, ideiak argitzeko eta zure bizitzako lehentasunak ondo zehazteko. Maitasunari dagokionez, lotsatia zara, eta horrek, askotan, eragotzi egiten dizu harreman berriak hastea.