Biatloia, neguko kirol bitxia

Biatloia iraupen-eskia eta karabina-tiroa uztartzen dituen kirol-jarduera da. Neguko Joko Olinpikoetako proba bat da, eskiatzen azkarrenek eta punteria onena dutenek bakarrik irabazten dutena. Atletek eskiekin ahalik eta denbora laburrenean egin behar dute ibilbidea, eta, ondoren, tiro-gunera joan behar dute. Bertan, bost tiro egiten dituzte berrogeita hamar metrora dauden bost itutara. Tiroak etzanda edo zutik egin ditzakete.
Punteriako proban huts egiteak minutu bateko zigorra ekar dezake, edo lehiakidearen huts bakoitzeko 150 metroko ibilbidea egin behar izatea. Kirolariak iraupen-eskiko lasterketa bat egiten du, eta karabina bat darama uneoro bizkarrean. Leku jakin ba­tzuetara iristen denean, gelditu eta itu finko bati tiro egin behar dio. Kirolari bakoitzak bost bala izaten ditu, eta helburua bost aldiz asmatzea da.

Irabazteko: Denborarik laburrenean egin

Biatloia Eskandinaviako herrialdeetan, ehiza­tzeko, eskiekin batetik bestera ibili beharretik dator. Biatloiak udako modalitatea ere baduen arren –arku-tiroa edo laser-armaren tiroa baliatuta– Joko Olinpikoetan gehien ezagutzen eta onartzen den modalitatea negukoa da. Iraupen-eskiko lasterketak eskien gaineko desplazamendu-teknika guztiak onartzen ditu, eta, beraz, estilo librean lehiatzen da beti, abiadura handiagoa ahalbidetzen baitu. Erriflea morroiloduna da, eta 22. milimetroko kalibrekoa. Modalitatearen arabera, bi edo lau tiro-gune daude, eta bakoitzean bost aldiz asmatu behar da. Gainera, zehaztuta dago tiro zein posiziotan egin behar den, zutik edo etzanda. Ezin da tiro egin erabat geldirik egon gabe, eta arma kargatu behar da serie bakoitza hasi aurretik. Geltoki bakoitzeko bost ituetan jotzeko, parte-hartzaileak zortzi bala ditu.

Biatloia egiteko beharrezko ekipoa

Biatloi-eskularruak

Eskularruak material arinez eginak daude, eta eskua eta eskumuturra ez hozteko balio dute.

Eskiak

Kirolariek erabiltzen dituzten eskiek zurrunak eta laburrak izan behar dute, estilo librean eskiatzen lagun diezaieten. Antolatzaileek eski bakoitza markatzen dute, lasterketan zehar alda ez daitezen. Amaieran, eskietako batek, gutxienez, marka horri eutsi behar dio.

Osoko jantzia

Biatletek gorputzari egokitutako lasterketako osoko jantzi bat behar dute mugimendua errazteko. Horrela, aerodinamika hobetzen da, eta haizearekiko erresistentzia murrizten da. Gainera, jantziak isolamendua errazteko eta gorputzaren tenperatura mantentzeko ere balio du.

Txanoa

Txanoak material arinez eginikoa izan behar du. Kirolariek txanoa eraman dezakete burua babesteko, baina ez da derrigorrezkoa.

Biatloi-erriflea

Kirolariek errifleak eraman behar dituzte arnes edo motxila batean. Errifleak estalki eraisgarria izan behar du, elurra kanoian sar ez dadin. Gainera, balek araudia bete behar dute, eta berunez egindako 22 milimetroko kalibrekoak izan behar dute. Karabinak 3,5 eta 6 kilogramo arteko pisua izan behar du, muniziorik gabe. Kirolariak beti eraman behar du aldean, baita iraupen-eskiko fasean ere. Kakoak, gehienez ere, kilo erdiko tiro-pisua izan behar du.

Babes-betaurrekoak

Betaurrekoek begiak babesten dituzte eguzki-izpien eta elurraren islen aurka.

Tiro-helburuak

Kaxa batean jartzen diren disko metalikoak dira. Bala batek itua jotzen badu, beste kolore batekoa izango da.

Biatloi modalita

Banakakoa: Lehiaketaren jatorrizko modalitatea da, eta parte-hartzaileak 30 segundotik behin ateratzen dira, elkarri ahalik eta gutxien oztopatzeko. Ibilbidean, parte-hartzaileek 4 tiro-estazio aurkituko dituzte, zutik edo etzanda tiro egiteko.

Esprinta: Modalitate honetan, luzera murriztu zen, abiadura gehitzeko. Kasu honetan, eskiaren abiadura lehenesten da punteriaren aldean.

Jazarpena: Kasu honetan, aldez aurreko esprint proba bat egiten da, parte-hartzaileak zein ordenatan aterako diren zehazten duena. Batzuen eta besteen arteko aldeak ezarriko du noiz irten behar duten. Ez dira denak batera ateratzen, baina helmugara iristen den lehenak irabazten du.

Txandak: Taldeka egiten da: 4 gizon, 4 emakume edo mistoak izan daitezke. Taldea mistoa bada, lehenengo emakumeak ateratzen dira eta gero gizonak. Modalitate honek badu ezaugarri bat: akatsen bat izanez gero, kirolariek 3 bala gehiago ere erabil ditzakete. Erreleboa baliozkoa izan dadin, iristen den errelebolariak hurrengoaren hanka ukitu behar du.

Irteera masiboa: Beste modalitateetatik honek bereizten du kirolari guztiak batera ateratzeak