
DRAGON CITY MOBILE
Gizarte-kudeaketako joko bat da, zeinean jokalariek hiri magiko bat sortu beharko duten, herensuge guztiak eroso eta atseginez bizi ahal izateko. Lo egiteko leku bat eman beharko zaie, janaria, entretenimendua eta zoriontsu izateko behar den guztia. Jokalariek ehun dragoi baino gehiago aurkitu, trebatu eta menderatu beharko dituzte. Dragoi bakoitzak bere itxura, bilakaera eta ezaugarri bereziak ditu. Joko honen helburu nagusia izango da gure herensugeak beste jokalari batzuen aurka borrokatzeko trebatzea, baita osatu ahal izango ditugun ehunka erronka eta misio ere.
FEEL GOOD 3D
Hiru dimentsioko jokoa da. Jokalariak osasun-zentro bat kudeatzeaz arduratuko dira, eta, hainbat eginkizunen bidez, instalazioak handitu eta hobetzeaz. Jarduerak eginez, helburuak bete eta sariak lortuko ditugu. Egin beharreko lanak honako hauek daude: kaxa batean kolore bereko pilulak jartzea, bi erradiografiaren arteko desberdintasunak aurkitzea, irudi bat ikusmen-zorroztasunaren proba batera bideratzea… Hasieran, zentroak solairu bakarra eta bi osasun-langile izango ditu, baina, gure ahaleginari esker, bigarren solairu bat eraiki eta espezialista gehiago kontratatu ahal izango ditugu.


SPONGE ART
Sponge Art jokoan, gure trebetasuna probatu beharko dugu, belaki batzuei forma emateko. Pantailaren goiko aldean dagoen modelotik abiatuta, egitura aldatzen joan beharko dugu, maila bakoitzean proposatutako objektua imitatzen saiatzeko. Jokoa hiru dimentsiokoa da, eta, horri esker, esponja bakoitzari forma emango diogu errealismo handiz. Elementuaren gainean jo besterik ez dugu egin behar izkinak moldatzeko, modeloan agertzen den ingurua aurkitu arte. Askotariko elementuak osatu beharko ditugu: animaliak, landareak eta eguneroko objektuak.