Eibarko antzerki jardunaldiak 2023

Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioa datorren otsailaren 14an hasi eta martxoaren 31ra arte luzatuko da. Hiru urteko ziurgabetasunaren ondoren, edukiera murriztuta eta etenda, Jardunaldiek edukiera osoa berreskuratuko dute, baita bi agertoki nagusiak ere: Eibar-Ermua Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruko Antzokia eta Coliseo Antzokia.

Egitaraua:

Jardunaldien inaugurazio hitzaldian izen handiko profesionalak izango dira aurten ere. Otsailaren 14an, 19:00etan, María Adánez eta Pepón Nieto aktoreak igoko dira Coliseo antzokiko agertokira, Irene Hernando eibartarra aurkezle dutela. “Los papeles del teatro” (euskaraz, “Antzerkiaren paperak”) izenpean, solasaldiaren gaia izango da nola egiten dieten aurre biek beren ibilbidean zehar egin dituzten paperei, eta nola batzuetan interpretazioaz bestelako antzerki-lanbideko beste rol batzuk bete behar dituzten.

Hitzaldi-solasaldiaren ondoren, otsailaren 15ean eta 16an, 19:00etan, “¡Ay Carmela!” antzezlana aurkeztuko da Coliseoan, María Adánez bera eta Pepón Nieto protagonista dituen tragikomedia, José Carlos Plazaren zuzendaritzapean.

Jardunaldien edizio honetan nabarmendu diren beste lan batzuk dira “Lagun beltz asko”, (tragikomedia) Ados Teatroa & Bidebitarte Koop konpainiaren eskutik eta Garbi Losadaren zuzendaritzapean; “El nadador de aguas abiertas”, K Producciones & Tanttaka taldearena, Fernando Bernués zuzendari duela; eta “Ser o no ser”, Okapi Producciones konpainiarena, Juan Echanoverekin.

Aurtengo edizioan ikusi ahal izango diren gainerako lanak honako hauek dira: “Redada familiar, Familia Sarekada” (komedia), Vaivén taldearen Olga Margallok zuzendua; “Yerma” (euskarazko drama, María Goiricelayaren lana), La Dramática Errante taldearena; “Arrainak bihotzean” (3 urtetik gorako umeei zuzendua), Mar-Mar Teatro taldearena eta Getari Etxegarairen zuzendaritzapean; “Vida” (La Red Teatro konpainiaren drama), Mikel Areitioaurtenak zuzendua; “Abundance” (dantza ikuskizuna), Osa + Mujikaren zuzendaritzapean; “Los días ajenos” (El Terraten bakarrizketa), Bob Pop interprete eta sortzailearekin; “Las que limpian”, A Panadaría (Galizia) & Centro Dramático Nacional konpainiaren komedia; “Marea baja” (Espe Lópezen komedia), Pez Limbo (Araba) konpainiaren lana; “Cigarreras” (Contraproducións taldearen drama), Candido Pazók zuzendua; “Paura” (zirku ikuskizuna), Lucas Escobedoren eskutik; “El avaro” (Ricardo Iniestaren komedia), Atalaya Teatroren eskutik (Sevilla); “Hobe ixilik!” (Begoña Bilbaoren euskarazko komedia), Txalo Produkzioak konpainiaren eskutik; “Rey desnudo & chico muerto” (Iñigo Cobok zuzendutako tragikomedia), P6 Gazte Konpainiarena; “La lengua de las mariposas” (Sarabela Teatro), Fernando Dacostaren tragikomedia; “Es mi palabra contra la mía”, Luis Piedrahitaren bakarrizketa; “EcO”, Ymedioteatroren keinu ikuskizuna (Jaén); eta “Pin Pang”, umorezko zirku ikuskizuna, Xabier Larrea aktorearekin.

Bestalde, Lekim Animazioak Antzerki Jardunaldien berri emango du Eibarko kaleetan urtarrilaren 27, 28 eta 29an, arratsaldez.

Salmenta aurreratua Coliseoan

Bestalde, Coliseo Antzokiko leihatilan sarrerak erosteko aldez aurreko hitzordua eskuratu ahal izango da.

Hitzordua urtarrilaren 26an eta 27an hartu ahal izango da, 17:30etik 19:30era, Coliseoan. Aldez aurretik hitzordua eskatuta, urtarrilaren 28an, 29an eta 30ean, 10:00etatik aurrera, antzezlanen sarrerak erosi ahal izango dira, aukeratutako ordutegian.

Gainera, urtarrilaren 30etik aurrera, astelehenero eta ostiralero erosi ahal izango dira sarrerak, 17:30etik 19:30era.

Bestalde, online erosketa urtarrilaren 28tik aurrera egin ahal izango da, 10:00etatik aurrera, www.kutxabank.es webgunearen bidez.

Halaber, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira sarrerak, Coliseo Antzokiko leihatilan bertan.

Deskontuak

Deskontu hauek aplikatuko dira:

  • Coliseoaren Laguna txartela dutenek, 5 eurotik gorako prezioetarako: tarifa arrunta, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelarekin 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).
  • Coliseoaren laguna txartela egiaztatu beharko da ikuskizunetara sartzeko.