Uztaileko lau asteburutan izango dira kontzertuak eta bertan arituko dira Bomba Estéreo, Los Chikos del Maiz eta Love os Lesbian, beste askoren artean.

Pirineos Sur jaialdia Aragoiko Auñamendien bihotzean ospatzen da, Tena bailaran. 2023ko egitaraua argitaratu berri dute eta baita sarrerak salgai jarri ere euren webgunean. Kontzertu solteak ikusteko edo asteburu bat baino gehiagotarako txartelak eskuratzeko aukera dago. 

Honela, utzaileko azken lau asteburuak, 11 egun guztira, musikaz jantziko dira. Sallent de Gallego herriko Lanuza urtegian agergoki flotagarria egongo da eta baita 5.500 lagun hartzeko prest dagoen auditoria ere. 

Jaialdia uztailaren 7an hasiko da Bomba Estéreo-rekin. Muerdo eta Dj Lord Sassafras ere arituko dira. Larunbatean Rubén Blades eta La Santa Cecilia egongo dira, eta igandean La Pegatinak eta Chef’ Special-ek borobilduko dute lehenengo asteburua.

Bigarren asteburuko izen nagusiak Los Chikos del Maiz eta Love of Lesbian, Xavier Rudd eta Ludovico Einaudi izango dira. Hirugarren astebururako, besteak beste, Dubioza Kolektiv, Luz Casal eta Valeria Castro iragarri dituzte; eta laugarren eta azken astebururan Rozalén, Silvana Estrada eta ZAZ artituko dira, besteak beste. 

Xehetasun guztiak eta ostatu zein garraioari buruzko informazio praktikoa pirineos-sur.es webgunean kontsulta daiteke.