Getxoko Udalak ‘Euskape-Euskararen Ihes Gela’ izeneko egitasmoa jarri du martxan

Getxoko Udalak ‘Euskape-Euskararen Ihes Gela’ izeneko escape rooma egitasmoa jarri du martxan. Izan ere, otsailaren 21ko Lehen Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren baitan, Gazteria Zerbitzuak jarduera berezia atonduko du udalerriko gaztelekuetan. Hala, otsailaren 18an, larunbatean, Romoko GureGunen eta 19an, igandean, Algortakoan ospatuko dira saiook.

Gonzalo Ayo Getxoko Udaleko Gazteria zinegotziak nabarmendu duenez, ‘Euskape-Euskararen Ihes Gela’ dugu, jolasa eta dibertimenduaren bitartez euskara hizkuntzaren erabileraren garrantziaz hezi eta kontzientziatu nahi duen Escape Room Ibiltaria, hain zuzen ere.

Udalaren esanetan, «Bizkaiko udalerri honentzat oinarrizkoa eta ezinbestekoa da euskararen erabilera». Hala, testuinguru horretan euskararen aurrean hiri bezala duten konpromisoa sustatzeko ahaleginean, eta euskara erdigunea izanik jarduerak eta erronkak jorratu nahi izan dituzte, batez ere gazteen artean landuko direnak.

Gehienez jota 8 laguneko taldeek parte-hartu ahal izango dute euskarazko escape roometan. 60 minutuko iraupena izango dute hauexek, abiatu eta azken giltzarrapoa irekitzen duten bitarte. Jarduerok 17.30ean hasiko dira eta bertan esku hartzeko aurretiaz izena ematea ezinbestekoa izango da hautatutako gaztelekuan.

Algortako GauEgunen izena ematea aisibizia.hbetolaza@getxo.eus helbide elektronikoan edota 688 84 03 56 mugikor zenbakira deituz egin daiteke. Romo GureGuneren kasuan, aldiz, aisibizia.lgonzal@getxo.eus helbidera idatziz edota 635 70 65 26 telefono mugikorrera deituz egin beharko da.