“Izurdearen hozkada” piercinga: sotila eta dotorea”

Izenak dioen bezala, Dolphin Bites piercingaren helburua izurdearen hozkada txikia dirudien itxura lortzea da. Zulaketak beheko ezpainean egiten dira, elkarrengandik hurbil, eta biak distantzia berera daude beheko ezpainaren erditik. Piercing hau mingarria izan daiteke; izan ere, zulaketak aldi berean egiten dira, eta zuloak egiten diren eremuak nerbio-amaiera asko ditu. Hala ere, beti bezala, per­tsona bakoitzak jasaten duen min-gaitasunaren araberakoa izango da, nahiz eta gehienek min-eskalan bosteko mailan kokatzen duten.


Gutxi gorabehera zortzi aste behar dira “izurdearen hozkada” erako piercing bat sendatzeko, eta sei hilabete arte erabat senda­tzeko. Oso erraz zaintzen da: gaza bat disoluzio gazi batean blaitu, eta piercinga barrutik eta kanpotik garbitu. Hondakinak ezabatzeko, urez garbitu, eta erabili eta botatzeko paperarekin lehortu. Egunean 3-4 aldiz errepikatu prozedura hori. Alkoholik gabeko bakterioen aurkako kolutorio bat ere erabil daiteke.

Tatuaje abstraktuak, artea gure azalean

Tatuaje abstraktuak, pintzelaren brotxakadaren antza dutenak, azken aldian gero eta gehiago eskatzen den joeretako bat da. Tatuaje mota honetan, ez dira errealitateko objektuak irudikatzen, forma berriak baizik. Estilo honen helburua elementu figuratibo guztiak baztertzea da, adierazpen-indarra formetan eta koloreetan kontzentratzeko, ikusizko errealitatearekin inolako loturarik izan gabe, artearen funtsezkoenera joz: alderdi kromatikoak, formalak eta egiturazkoak.


Tatuaje mota hauek subjektu ukigarriak (animaliak, loreak) edo ukiezinak (emozioak) adieraz ditzakete. Formen, koloreen eta mugimenduen hizkuntza bisuala erabiliz, arte abstraktua formarik oinarrizkoenean oinarritzen da, eta gai ezagun baten irudia ez denez, lan horiek errealitatetik oso urrun dauden kontzeptu ukiezinak komunikatzen dituzte.