Zer da Orbitinga?

Orbitinga “ghosting”-aren bertsio berri bat da. Gogoan izango duzue “ghosting” delakoa nolabaiteko erregulartasunez ikusi eta harremana izan duzun norbaitek bat-batean komunikazio oro moztea dela, azalpenik eman gabe, lurretik desagertu balitz bezala.


Hala ere, zure bizitzatik desagertu den pertsonak Instagramen zure istorioak ikusten, zure txioak birtxiokatzen eta zure argazkietan alferrikako iruzkinak uzten jarraitzen badu, “orbiting” esaten zaio. Hori guztia, zure zuzeneko testuak edo sareetako mezu pertsonalak alde batera uzten dituen bitartean. Egoera horrek hainbat hilabetean iraun dezake, baita urteetan ere.


Egoera bitxia eta gogaikarria da, biak behatu ahal izateko bezain hurbil baitago, baina elkarrizketarik ez izateko bezain urrun.
Portaera hori primeran egokitzen da bikote-harremana izan denean. Orduan sortzen da egoera hori, non ia ez dagoen komunikaziorik, eta zalantzak sortzen diren mendeku hartzeko edo amorratzeko egiten ote duen, edo, aitzitik, zugan interesa ote duen, beste pertsonarentzat benetan garrantzitsua den sareetan argitaratzen dena, edo, agian, oraindik ez duen gainditu.


Horrela jokatzeko arrazoia etorkizunean harreman posible baterako ate bat irekita izaten saiatzea da. Horrela, ez dute harreman baterako konpromisorik sentitzen, baina etorkizunean harreman hori izateko aukerari eusten diote. Jaso dezakezun seinale nahasgarririk txarrena da, orbitatzen duenak ez baititu ezagutzen kontakturako saiakera guztiak. Orbitatzen duen norbaitekin konektatzen saiatzea denbora eta energia galera baliotsua da. Ezin da harreman seriorik izan horrela jokatzen duen pertsona batekin, apurrak besterik ez baititu ematen. Kasu horietan, komeni da blokea­tzeko botoia sakatzea eta atzera ez egitea.

Orbitingari aurre 5 egiteko aholku

1. DISTANTZIA HARTZEN IKASI BEHAR DABikotekide ohi edo lagun ohi baten orbitinga jasaten ari bagara, eta sare sozialetan duen elkarreraginak zalantza sortzen badigu, itzuliko den ala ez, geure buruari galdetu behar diogu: zergatik maite dut pertsona hori? Benetan behar dut? Garrantzitsua da distantzia hartzen ikastea.
2. UTZI ALDE BATERA ITZULTZEKO ITXAROPENAOrbitinga pairatzen ari bazara, garrantzitsua da haustura onartzea eta harreman horretara itzultzeko itxaropena alde batera uztea. Urrats horrek zure susperralditik eta bake mentaletik gertuago egoteko aukera emango dizu, doluari behingoz aurre eginda.
3. KONTAKTURIK EZJakinaraz iezaiozu sare sozialetan dituen interakzioek gogaitu egiten zaituztela. Hala eta guztiz ere, bere portaera eteten ez badu, ez izan zalantzarik blokeatzeko.
4. LAGUNTZA ESKATUEgoeragatik lur jota bazaude, hitz egin familiarekin edo lagunekin, behar duzun laguntza eman diezazuten. Aurrera begiratu behar duzu, zure egonkortasun emozionalari lehentasuna emanez.
5. ALDIZKAKO HARREMANAK SAIHESTUOnar ezazu zure pertsona izaera ez dagoela zure argazkien mende. Ez duzu horrelako kontakturik behar garrantzitsu sentitzeko. Zure bizitzan norbait benetan maite baduzu, esan egin behar diozu, eta ez izan aldizkakoa harremanean.