Telesaiak

Wednesday (Asteazkena)

Netflix.com-en ikusgai.
Wednesday beldurrezko eta komedia iluneko telesail estatubatuarra da. Tim Burton zinemagileak zuzendu eta MGM Televisionek ekoi­tzi du. Gaur egun, Netflix plataforman ikus daiteke.


Wednesday, Addams familiaren benetako akziozko spin-off telesail bat da, familiako alaba nerabe Wednesdayn oinarritua. Bere ezaugarririk nabarmenenak azal zurbila eta txirikorda ilun luzeak dira. Nerabe horrek oso gutxitan erakusten ditu emozioak; ez du inoiz irribarre egiten, eta izaera ilun eta mingotsa du. Wednesdayk beti daramatza soineko beltza lepo zuriarekin, gal­tzerdi beltzak eta zapata beltzak. Gainera, bere maskotarekin joaten da leku guztietara; Thing du izena (esku bat da).


Telesailak kontatzen du Wednesday (Jenna Ortega) pertsonaia ikoniko horren istorioa Nevermore Academyn ikasle gisa igarotzen duen lehen urtean, baita bertan ikasten duten ikasleekin duen harreman bitxia ere.


Ia dozena bat akademiatatik kanporatua izan ondoren, denboraldi labur batean, Wednesday Nevermore Academyra iritsiko da, Morticia Addams (Cathetine Zeta-Jones) eta Gomez Addams (Luis Guzman) gurasoekin batera. Akademia horretan bertan ikasi zuten gurasoek duela 25 urte, eta bien azken itxaropena da alabak ikastea eta ihes egiteko sena menderatzea. Akademian dagoen bitartean, mota guztietako ikasleekin bizi beharko du, hala nola sirenekin, gargolekin edo gizotsoekin, eta duen trebetasun psikiko baten bidez (etorkizun hurbila ikusten du burura datozkion flashen eta irudien bidez), herria izutzen ari den hilketa-oldearen arduraduna nor den deskubritu beharko du.

Gogoratzen al duzu?

The good wife

Charles McDougallek zuzendutako sail bat izan zen, abokatuei buruzkoa. 7 denboraldiz antenan egon zen, 2009tik 2016ra, eta 156 atal izan zituen. Peter Florrick (Chris Noth) politikari ezaguna da, kargutik kendu dute, eta kartzelan amaitu du, ustelkeria politikoaren kargupean. Aldi berean, prostitutekin sexu-harremanak zituela dokumentatzen duten hainbat bideo zabaldu dira.
Une horretatik aurrera, Alicia Florrick (Julianna Margulies) emaztearen bizitza zapuztu egingo da.
Abokatu karrera utzi, eta 13 urtez familiaren eta senarraren zaintzari ematea erabaki zuen bi seme-alabaren amak bere bizitza berregin beharko du. Alicek abokatu-lanari berriro ekitea erabakiko du, baina familia-bizitza alde batera utzi gabe. Izan ere, bere seme-alaba nerabeak eskandalutik kanpo mantentzen.