Anorgasmia osasun-arazo bat da, batez ere emakumeei eragiten diena, eta uste duguna baino ohikoagoa da. Azterlan batzuen arabera, kaltetuen ehunekoa % 40koa izan daiteke. Konponbidea lortzen laguntzen du kausa ezagutzea.
Anorgasmia estimulazio egoki baten ondoren orgasmorik ez izatea edo horren maiztasun txikia izatea da. Nahiko arrunta da emakumeen artean., nahiz eta gutxi kontsultatzen den. Hala adierazten du Bárbara Fernández del Bas ginekologo espezialistak: «Paziente gehienek ez dute kontsultarik egiten orgasmoa lortzeko arazoak dituztenean, eta kontsultara datozenean, arazoa ezarrita dago eta konplexuagoa da aurre egitea, baina badu konponbidea». Izan ere, emakume guztiak iritsi daitezke orgasmora eta hala egin beharko lukete.
Kasu gehienak jatorri psikologikoko patologiekin lotuta daude: emakumeak bizi izan dituen esperientzia traumatikoak, autoestimu- eta segurtasun-gabeziako arazoak edo sexu-hezkuntza eskas eta okerrak, besteak beste.
Arazoa konpontzeko sexu-terapia da gako nagusia arrazoi fisiologikoak baztertu badira. Lehen urratsa eta garrantzitsuena, norbere gorputza ezagutzea eta ez lotsatzea da, eta horretarako tresnarik indartsuena masturbazioa da. Dena den, adituaren laguntza oso lagungarria izango da arazoa gainditzeko