Nabarmendu zure azalaren edertasuna eta ezagutu masaje estetikoen onura guztiak

Edertasuna barruan dagoela, hori argi utzi digu Disneyk askotan. Barrua sentimendu onez elikatzen da, hurkoarekiko enpatiaz, baina, batez ere, barne-bake handiaz. Eta kontzeptu horiek beti argi eta oso presente edukitzea oso garran­tzitsua den arren, gure kanpoko edertasuna eta gorputza zaintzea, mimatzea eta noizean behin gutizia bat ematea ere oso garrantzitsua da.

Azken urteotan, masajeak gure ongizate fisikoa eta osasun emozionala hobetzeko ohitura bihurtu dira, eta onura horiek guztiak gure kanpoko itxuran eta besteengan proiektatzen dugun irudian agertzen dira.


Masaje batek gure kanporako (azalerako) eta gure barrurako (adimenerako) dituen onurak anitzak dira, eta egiten diguten masaje motaren araberakoak, teknika bakoitzak hainbat onura baititu, eta bezeroaren beharren arabera aplikatzen dira. Masaje batzuk bereziki eraginkorrak dira estresa eta tentsioa murrizteko; beste batzuk, berriz, ezin hobeak dira gure itxura hobe­tzeko, eta, horrela, azal distiratsuagoa eta osasuntsuagoa erakusteko.

Masajearen onura nagusiak

Erlaxazioa eta muskulu-zurruntasunaren murrizketa

Masajearen ondorio nagusietako bat da, egunean zehar metatutako tentsio muskular guztia deskargatzea lortzen baitugu, estresa murriztuz. Horri esker, burua askoz ere argiago eta egunari aurre egiteko prestatuago sentitzen da. Gorputzak endorfinak sortzen ditu, zeinak depresioari, antsietateari eta minari aurre egiten laguntzen duten.

Larruazalerako onurak

Aldaketarik nabarmenenak larruazalean ikus daitezke. Masaje batek zelula hilen askapena estimulatzen du sistema konektibotik eta sebo guruinen poroak estimulatzen ditu. Horrela, azala distiratsu eta gaztetuago ikusten da. Masajeen bidez, gure larruazalean metatutako toxinak kentzen dira, larruazal hilak murrizten eta azal distiratsua lortzen lagunduz.

Sistema kardiobaskularraren hobekuntzak

Masajea eraginkorra da sistema kardiobaskularrean, gorputzeko odol-gaitasuna handitzeaz gain, haren kalitatea ere hobetzen baitu. Fluxua handitu egiten da, baina odol-hodien gaineko presioa murriztu egiten da, eta, hala, bihotza sendotu eta arnas sistema hobetu.

Gaur egun, eskatzen diren masajeen eskaera zabala dela-eta, profesionalek berritu egin behar izaten dute, eta beste aukera batzuk bilatu, produktu berriak eta eskaria asetzeko modu berriak erabiliz. Garrantzitsuena masajea titulazioa duen masajista profesional batek ematea da; bestela, sorbaldetako lesioak, lesio zerbikalak edo saihets-hezurren hausturak izateko arriskua dago, besteak beste.

Masaje motak Masaje motak Masaje motak

SUEDIAKO MASAJEA

Mundu osoan gehien erabiltzen den masajeetako bat da, eta egokiena da masaje bat jasotzen den lehen aldia bada; izan ere, erlaxatu egiten du, giharretako tentsioa ezabatzen du, eta zirkulazioa hobetzen du. Masaje honi masaje terapeutikoa ere esaten zaio, oinarrizko tratamendua baita. Masajistek teknika luzeak eta lauak erabiltzen dituzte, oratze-teknika eta mugimendu zirkularrak erabiliz.

AROMATERAPIA

Aromaterapiako masajeak munduko masaje ezagun eta terapeutikoenetakoak dira. Masaje mota honek landare-olio bat edo gehiago erabiltzen ditu. Olio horietako bakoitza pertsona bakoitzaren behar espezifikoen arabera aukeratzen da, eta labanda da gehien erabiltzen den olioa. Aromaterapia bereziki komenigarria da osagai emozionalekin lotutako estres-arazoak daudenean.

AURPEGIKO MASAJEA

Masaje mota honek larruazaleko ezpurutasunak ezabatzen ditu zelula hilekin batera; halakoek olioak sakonki sartzea eragozten dute, eta mantenugai guztiak eman gabe gelditzen dira. Masaje horren bidez, zelulen birsorkuntza lortzen da, epidermis berritu eta fresko bat argitara atera dadin. Aldi berean, masaje profesionalaren bidezko estimulazioak zirkulazioa aktibatzen du.

THAI MASAJEA PINDEKIN

Masaje honetan, olioak esentzia aromatikoekin konbinatzen dira. Pindak beroaren bidez aplikatzen dira gorpu­tzean; lurrunetan berotzen diren sendabelarrez eta usainez betetako poltsa txikiak dira. Muskuluak erlaxatzen laguntzen du, eta larruazalaren hidratazioa hobetzen du. Era berean, drainatze linfatikoa estimulatu, eta odol-zirkulazioa hobetzen du. Gainera, aparteko edertasun ekarpena egiten du larruazalean, poltsek dituzten eta askatzen diren substantziei esker.

TXOKOLATERAPIA

Larruazalari onura ugari dakarzkion tratamendua da, esaterako, erlaxatzeko efektua nahiz peeling efektua. Txokolaterapia tratamendu bat da, masaje bidez txokolatea eta olio esentzialak nahasten dituena larruazalean. Horrela, masaje lasaigarri baten bidez, txokolatezko gorputz-bilgarri bat sortzen da, eta larruazalean esfoliazio bikaina lor­tzen. Normalean, masaje lasaigarria dutxa tonifikatzaile batekin amaitzen da; gorputza eta burua erabat berrituta utziko ditu.

GARAGARDO MASAJEA

Tratamendu honek garagardoaren osagai onuragarriak baliatzen ditu gorputzeko masajeak egiteko. Zehazki, osagai protagonistak lupulu-olioak eta legamia dira. Edari horren osagaiek propietate sendagarriak eta terapeutikoak dituzte, antsietatea eta depresioa kontrolatzen laguntzen dutenak, loa hobetzeaz gain. Masaje mota honen onura handienetako bat da edari horren ehuneko handi bat ura dela, eta, beraz, azala hidratatzen du konposizioan duen H2O por­tzentaje handiagatik.