Ahalduntzea lortzeko

Estatuko ekintzaileen % 20 baino ez dira emakumeak, South Summitek egindako 2022ko Ekintzailetzaren Maparen arabera. Emakumeen ahalduntzea lortzeko hainbat urrats jarraitu ahal dira.

Emakumeen ahalduntzea lortzea, genero-arrakala desagerraraztea, edo enpresetan eta gizartean genero-berdintasuna gauzatzea, guztiok lortu nahi ditugun helburuak dira. Alabaina, bidaia desafiatzaile honen bideari ekiteko, Emakumea Ahalduntzeko Printzipioak, WEP izenekoak, sendotzera eramango gaituen ibilbidea marraztu behar dugu. Prin-tzipio horiek dira Nazio Batuen Mundu Itunak eta NBE Emakumeak erakundeak enpresetan genero-berdintasuna bultzatzeko egindako apustua, eta ekitatea lortzeko hainbat neurri proposa-tzen dituzte, hala nola bi sexuen arteko ordainsaria parekatzea, gizon eta emakumeentzako aukera-berdintasuna lortzea eta, jakina, sexu-jazarpenarekiko tolerantziarik gabeko politikari eustea. Hortaz, WEPak lortzeko bideak sei urrats ditu.

WEPak lortzeko bideak sei urrats nagusi ditu


Lehenengoa, “Kontuan hartu”. Enpresek, lehenik, hurbilketa egin behar dute Emakumea Ahaldun-tzeko printzipioak (WEP) ezagu-tzeko.
Bigarrena, “Atxiki”. Oso erraza da enpresak Emakumea Ahalduntzeko Printzipioetara atxiki-tzea: eskaera bete beharko da; ondoren, konpainiaren profila sortuko da WEPen orriaren barruan, eta, azkenik, enpresak bere ekimenarekiko konpromisoaren berri eman ahal izango du prentsa-oharren edo sare sozialen bidez.
Hirugarrena, “Aktibatu”. Zein arlotan hobetu daitezke enpresak? galderari erantzuna ematea.
Laugarrena, “Inplikatu”, hau da, emakumeen ahalduntzearekiko konpromisoa izatea.
Bosgarrena, “Eutsi”. Enpresak genero-berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen bidean ote dauden jakiteko modu bakarra Gardentasunaren eta Erantzukizunaren Esparruaren (T & R esparrua) bidez gauzatzen den jardunaren jarraipena egitea da. Esparru horrek enpresen datuak sartzen diren adierazle batzuk biltzen ditu.

Eta seigarrena, “Jakinarazi”. WEPen bidean, azken urratsa da enpresetako aurrerapenei buruzko informazioa ematea. Kontuen errendimenduak eta gardentasunak enpresek Emakumea Ahalduntzeko Printzipioekin duten konpromisoa erakutsiko dute. Horrek aukera ematen die enpresei modu eraginkorragoan lantzeko beren indarguneak eta ahulguneak generoaren arloan.


Lan merkatuari begira, Espainiako ekintzaileen % 20 baino ez dira emakumeak, South Summitek egindako 2022ko Ekintzaile-tzaren Maparen arabera. Ehuneko hori konstante mantendu da azken zortzi urteetan, baina globalarekin bat dator, % 18 eta % 20 bitartekoa baita. Ekintzailetza ardatz duten ibilbideek ekintzailetzarako ahalduntzea hobetzea dute helburu. Helburu nagusia, beraz, enplegua lortzea erraztuko duten jarrerak eta gaitasunak garatzea da, hala nola lidergoa, erabakiak hartzea eta enpresa-ekimenak gaitzea.


Ildo horretan, negozio-ideia finkatzeko eta heltzeko prozesua behar bezala planifikatzen lagunduko dieten jarraibideak eman behar dira, prozesuak aztertuz eta helburu berriak ezartzeko behar berriak zehaztuz. Enpresa-jardueran emakumeen parte-har-tzea handitzea lortzen bada, profilak eta horiek garatzen diren jarduera-sorta handitzen saiatuz, masa kritikoa handitu egingo da, ekintzailetzan genero-arrakala murrizteko gai izango dena.