Argi berdea Trans Legearentzat

Horrela, ia hiru hilabeteko tramitazioa amaitu da Behe Ganberan

Kongresuko Osoko Bilkurak Trans Legea onartu du, 14 urtetik aurrera Erregistro Zibilean trans pertsonen izenak eta sexua zuzentzeko aukera ematen duena, nahiz eta PPk, Vox­ek eta Ciudadanosek kontrako bo­toa eman, eta Carmen Calvo Go­ber­­nuko presidenteorde ohia abs­te­nitu egin den. Horrela, Behe Gan­beran ia hiru hilabeteko tra­mi­tazioa amaitu da, hasiera­tik ika­-mikarekin batera, Gober­nu­­ko kideen artean akordiorik lor­­tu ez delako. Carmen Calvo buru zuen sozialismoaren zati bat kritiko agertu zen tes­tuarekin, bereziki genero-autodeter­minazioarekin eta horrek emaku­meen eskubideetan dituen ondorio­ekin.


LGTBI eta Trans erakundeek ospatu egin dute lege hau onartzeak dakarren giza eskubideen aurre­rapena. Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Gehiagoren Estatuko Fede­razioak (FELGTB+), ekintzai­leek honaino iristeko egiten duten lan “nekaezina” gogora ekarri duenak, onartu du arauak kolek­tiboko pertsonen “bizitza aldatuko” duela, baina baita gizartearena ere.


Erakundeko presidentea, Uge Sangil, pozik agertu da “lortutako eskubideengatik”, bereziki genero-autodeterminazioagatik, arau hori aurrera ateratzeko “bi urte eta erdiko borrokaren ondoren”. Zentzu horretan, “Helduen trans eskubideak aitortzeko sei edo zazpi aurreratuenen artean eta adingabeen eskubideak aitortzeko lauzpabost aurreratuenen artean dagoen legea lortu dugu”. Hala ere, onartu du beste neurri batzuk hartu behar direla, hala nola bitarrak ez diren pertsonak edo bihurtzeko terapiak delitu gisa aitortzea. Eta, gogorarazi duenez, “pertsona ez binarioak lege honetatik kanpo geratu bagara ere, erakundeetatik gure nortasunak aitortzeko lanean jarraituko dugu”. Era berean, “lege hau lehen urratsa baino ez da kolektiboaren eskubideak aitortzeko”, azaldu duenez.


Bitartean, Trans Plataforma Federazioko presidenteak, Mar Cam­bro­llek, Kongresuan gertatuta­koaren “garrantzia” azpimarratu du, eta arlo horretan “demokra­ziaren 44 urteko aurrerapenik handiena” dela gaineratu du. “Azken bizpahiru urteetan, trans pertsonek bortizkeria jasan dute, baina ekaitz bakoitzaren ostean, beti, beti, ortzadarra ateratzen da”, ospatu du Federazioko presidenteak.