Eusko Jaurlaritzak Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu, euskararen erabilera areagotzeko egindako lana aitortzeko. Bikainek, Euskararen Kalitate Ziurtagiriak, esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitor-tzen du. Edizio honetan 28 entitatek jaso dute aitortza hori. Guztiak aritu dira Bikain Ebaluatzaile Klubeko kideek egindako kanpo-ebaluazio prozesu batean.
Bikain ziurtagiria jaso duten 28 entitateen artean, hamaikak Goi Maila dutela egiaztatu dute; beste hamalauk, tartekoa; eta hiruk, oinarrizkoa. Entitateen izaerari dagokionez, pribatu eta publikoen arteko oreka nabarmendu behar da.
Banaketa-ekitaldian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak nabarmendu duenez, “Bikain ebaluazioan parte hartzeak esan nahi du euskararekiko konpromisoa izatea. Euskarak aitortutako entitateetan balioa duela. Balioa duela, entitate euskaldunak direlako, gero eta kalitate handiagoko zerbitzua eman nahi dutelako”.
Aro berri baten hasiera
Ziurtagirien hamalaugarren banaketa-ekitaldia mugarria izan da. Izan ere, 2023. urtetik aurrera ebaluazio sistema aldatu egingo da. 2023. urte hasieran Dekretu berria sartuko da indarrean, eta ebaluazio sistema egokitu egingo da. Orain arte, entitate pribatu eta publikoek ebaluazio sistema bera erabili dute. Urte honetatik aurrera, ordea, sistema multzo bakoitzaren ezaugarrietara egokituko da. Entitate pribatuen kasuan, oinarrizko ziurtagiriaren aurretik maila baxuagoko beste aitortza bat izango dute, euskararen normalizazioan emandako lehenengo urratsak aitortuko dituena.
Elia, Elhuyarren itzultzaile juridiko administratiboa
Elhuyarrek testu juridiko-administratiboak itzultzeko berariazko sistema txertatu du Elia itzul-tzaile automatikoan. Horrez gain, beste bi berrikuntza ere gehitu ditu: itzulpenak esaldiz esaldi editatzeko aukera eta itzulpen automatiko gidatua, itzulpena moldatzen lagunduko duen sistema.
Modu honetan, Elhuyarrek jakinarazi duenez, hiru dira Elia itzultzaile automatikoak eskainiko dituen berrikuntzak. Batetik, testu juridiko-administratiboetarako berariazko sistema bat txertatu du, alor horretako itzulpenekin entrenatua. Hartara, erabiltzaileak testu motaren arabera hauta dezake sistema orokorra orotariko testuentzat edo sistema juridiko-administratiboa.
Bestetik, dokumentu osoak itzultzeko eskatzean, esaldiz esaldi edita daiteke sistemak proposatutako itzulpena, jatorrizkoarekin konparatuz, emaitza deskargatu aurretik. Hala, oso erraz zuzendu daitezke hutsegiteak, zeinetako batzuk sistemak berak detektatzen baititu.
Azkenik, itzulpen gidatua eskaintzen du orain Eliak. Hala, proposatzen duen itzulpenaren gainean aldaketak egin daitezke: hitz batean klik egin, eta handik aurrerako zatirako beste propo