Iretargia, eguzkia eta mundua

Iretargia eta eguzkia senar-emazteak ei ziran, eta egun batean munduari begira, esan eutsan eguzkiak iretargiari: “Ikusten dona mundua ze ederra eta garbia?” Eta iretargiak “Ikusiko ez joat ba!”. Eguzkiak: “Ba hori guztiori nire argi eta beroari eskerrak dona gero!”. Zeberioko kondaira honetan iretargia eta eguzkian joan-etorrien zergatia eta iretargiaren itxura be azaltzen dira.