
lUMBUNG-AUZOLANA
Indonesieraz, «lumbung» hitzak «arroz-aletegia» esan nahi du: biltegi kolektibo edo metatze-sistema bat da, Indonesiako landa-eremuetan komunitate batek ekoitzitako uzta gordetzeko erabiltzen dena, etorkizunean baliabide komun partekatu gisa baliatu eta irizpide kolektiboen arabera banatzeko. Hedaduraz, euskarazko «auzolan» hitzaren antzeko adiera luke, beraz. Horrez gain, esku artean duzun argitalpena ekoizteko sortu den sarearen zerizana ere bada «lumbung». Izan ere, zazpi herrialdetako zazpi idazlek ipuin bana idatzi dute auzolanaren inguruan, eta beste horrenbeste argitaletxek argitaratu dute bilduma, zeinek bere hizkuntzan. Auzolanaren hamaika ikuspegi ageri zaizkigu.

ERRETZAILE DAMUTUEN KONPAINIA
Hirurogei urteko talaiara iristen ari da Edu Saragueta kazetari irundarra, ez lanik, ez dirurik, ez osasun onik, ez bikoterik gabe. Horiek guztiak lortzeko eta bere bizitza aldrebestua zuzentzeko ahalegina egingo du gizonak, eta bilaketa horretan hamaika xelebrekeria biziko ditu, baita hainbat lagun bitxi ezagutuko ere, Edurendako buru-hauste eta lekukoon jostetarako. Osagai ugariz antolatu eta zenbait kolorez zipriztinduriko eleberria eraiki du egileak: deskalabru batetik bestera dabilen pertsonaia baten inguruko komedia garratz zein erotikoa, jendarte nahasi baten erretratu zorrotz bezain ñabarra, eta, batez ere, hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketa, nobela beltz petoa