Rocketbook Wave koadernoa: berrerabilgarria eta ekologikoa

Koaderno digitalen abantailarik handiena, zalantzarik gabe, eskuz idazten jarraitzeko ematen dizun aukera da; jende asko oraindik horrela sentitzen da eroso, eta ez hainbeste teklatu fisiko edo birtua­lekin. Edozein koaderno digital a­di­men­dunen ezaugarri garran­tzitsuenetako bat da aukera ematen digula paper batean idatziko genukeen bezala idazteko, gure letrarekin, marraztuz, azpimarratuz, bazterreko oharrak hartuz… eta trazu horiek guztiak fideltasunez erreproduzitzeko ar­txibo digitalean. Beste abantaila bat da, paperik behar ez duen koaderno digital bat denez, planetaren aldeko gure jarrera eta kontsumo arduratsua erakusten dugula.


Koadernoko informazioa hodeira bidaltzeko modua oso erraza da, baina prozesurik egin aurretik beharrezkoa da doako app-a deskargatzea Google Playn, zure mugikorra Android bat bada, edo iOS mugikorretarako Play Store-n.


Hodeira zuzenean igotzea
Behin app-a deskargatu ondoren, zure smartphonearen kamera orrien gainetik pasatu behar da eskaneatzeko, editatzeko eta informazio guztia hodeira zuzenean igotzeko. Orri bakoitzak ikono batzuk ditu beheko aldean, biltegiratze-lekua aukeratzeko. Horrela, hautatutako ikonoaren arabera, informazioa Dropbox, Google Drive edo WeTransferren gordeko da. Halaber, orrialde guztiek QR kode bat dute, eta horrek informazioa errazago antolatzen eta aurkitzen laguntzen digu.
Koaderno honen berezitasuna da nahi adina aldiz berrerabili daitekeela. Orri guztiak erabiltzen amaitu ondoren, mikrouhin-labean sartu behar duzu minutu batzuetan, eta zure ohar guztiak desagertu egingo dira. Nola funtzionatzen du? Oso erraz. Koaderno bakoitzak PilotFrixion markako luma bat edo gehiago ditu, eta horien berezitasuna da tinta ezabatu egiten dela tenperatura altuetara iristen direnean. Gainera, luma horiek erraz aurki daitezke edozein paper-dendatan.
Mikrouhin-labearen beroarekin tinta ikusezin bihurtzen da, beraz, koadernoa nahi adina aldiz erabiltzen jarraitu ahal izango duzu.

Salneurria: 33,00 €
(macnificos.com)