“Elkar ekin euskaraz” kanpaina abian da

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Euskal Kirol Federazioen Batasuna elkarlanean dihardute, kirolaren eremuan euskararen erabilera areagotzeko, eta oraingoan “Elkar ekin euskaraz” izeneko kanpaina berria jarri dute abian. Jarduera honen bidez, kirolaren eremuan euskararen erabilera sustatzea, eta, beraz, kirolariak, haien entrenatzaileak, teknikoak, arbitroak eta eremu honetan parte hartzen duten eragileak euskararen sustapenerako agente aktiboak bilakatu nahi dira.
Euskararekiko konpromisoa publikoki adierazteko, kanpaina parte hartzaile bat jarri du abian Euskal Kirol Fededazioen Batasunak, eremu digitalean burutuko dena. Sare sozialak (@euskal.kirola Instagramen) eta webgunea (/euskalkirola.eus/eu/elkar-ekin-euskaraz) izango dira ardatz nagusiak eta parte hartzeko eman beharreko leheneno urratsa argazki edo bideo bat euskaraz egitea da. Ondoren, euskarazko esaldi bat esan edo idatzi egin beharko da, eta grabaketa burututakoan, webgunetik kanpainako logoa deskargatu, ondoren argazki edo bideoari atxikitu eta sare sozialetara igo @euskal.kirola izendatuz eta #ekineuskaraz traola erabiliz.
Euskal kirolari ezagunak
Baina parte hartzea ez da horretara mugatuko, izan ere, euskal kirolari ezagun askok bere ekarpena ere egingo dute, eta gainontzeko kirolariek bezala, euskararekiko bere konpromisoa adierazteaz gain, kanpainan parte hartzen duten klubetara hurbilduko dira jokalari gazteei entrenamendu berezi bat eskaintzera.
Jarduera honi amaiera emateko, parte hartu duten kirolariek eta erreferenteek bildu eta kanpainan batutako argazki eta bideo guztiekin mosaiko erraldoi bat osatuko dute.