Bulegok ‘Gure bizitzako lehen bira’ izeneko dokumental sorta estreinatu du

Igandean estreinatu zuten aurten grabatutako dokumentalaren lehen alea. Bost zatitan banatuta, ikus-entzunezko piezak Bulego taldearen lehen birako zuzenekoetako irudiak eta taldekideen hausnarketak bilduko ditu.

Bulego taldeak aurten bizitakoaren inguruko dokumental sorta estreinatu du: Gure bizitzako lehen bira. Bost aletan banatuta (lehena ikusgai jarri dute dagoeneko), 2022ko kontzertuetako irudiak, furgonetako bizipenak, bidaiak eta taldekideen hausnarketak uztartuko ditu.

Pandemia giroan hazitako banda gisa, jendaurrean aritzeak eta zaleekin bertatik bertarako harremana izateak berebiziko garrantzia izan du Bulegoko kideentzat.

Barbara Fernandez zinegilea izan da taldearen eta publikoaren arteko urtebeteko konexioa irudietara eramateko arduraduna, David Mendizabalen edizio eta argazki zuzendaritzaz lagunduta.