ETSk Guretzat Tourraren kontzertuak iragarri ditu

Taldeak kontzertuak eskainiko ditu Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Biarritzen, Azpeitian, Errenterian, Ondarroan eta Madrilen.

En Tol Sarmiento taldeak Guretzat bere azken diskoaren biraren datak iragarri ditu. “Guretzat Tour” deiturikoak 9 kontzertu izango ditu, momentuz, behintzat.

Bira Bilbon hasiko da martxoan, eta Bartzelonan amaituko da maiatzean. Hilabete horietan zehar, hurrengo herri eta hiriak bisitatuko dituzte: Gasteiz, Iruñea, Biarritz, Azpeitia, Errenteria, Ondarroa eta Madril.

Iruñeako eta Errenteriako kontzertuetan, gainera, Buhos Kataluniako taldearekin batera abestuko dute.

Taldeak aurreratu duenez, sarrerak abenduaren 13tik aurrera egongo dira eskuragarri.