Taldeak kontzertuak eskainiko ditu Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Biarritzen, Azpeitian, Errenterian, Ondarroan eta Madrilen.
En Tol Sarmiento taldeak Guretzat bere azken diskoaren biraren datak iragarri ditu. “Guretzat Tour” deiturikoak 9 kontzertu izango ditu, momentuz, behintzat.
Bira Bilbon hasiko da martxoan, eta Bartzelonan amaituko da maiatzean. Hilabete horietan zehar, hurrengo herri eta hiriak bisitatuko dituzte: Gasteiz, Iruñea, Biarritz, Azpeitia, Errenteria, Ondarroa eta Madril.
Iruñeako eta Errenteriako kontzertuetan, gainera, Buhos Kataluniako taldearekin batera abestuko dute.
Taldeak aurreratu duenez, sarrerak abenduaren 13tik aurrera egongo dira eskuragarri.