Erakusketa batek ikusgarritasuna ematen dio emakumeek aurrerapen zientifikoan egindako ekarpenari

“Emakumea zientzian” erakusketaren helburua da emakumeek historian zehar aurrerapen zientifiko eta teknologikoari egin dioten ekarpena ikusaraztea, gehienetan ikusezin bihurtutako ekarpena izan dena.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak bultzatutako Emakumeak Biltzarraren aurreko jardueren barruan kokatzen da erakusketa. Biltzar horri buruzko informazioa lortzeko eta izena emateko www.emakumeak.eus webgunera jo daiteke.