Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan egingo da “Jazz Uhinak Hirian Barrena” zikloaren XVII. edizioa 2022ko azaroaren 22tik 2023ko ekainaren 3ra bitarte. Ekimena Gasteiz Hiri Hezitzailea jarduera-programaren baitan jasota dago eta Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak sustatzen du Jazzargia elkartearekin elkarlanean.
‘Omenaldia ‘Revue Jazz Hot’i eta Charles Dalaunay-ri’ izenburupean, Cabezasek ‘Jazz Uhinak Hirian Barrena 2022-23’ programari buruzko xehetasunak eman ditu. Programak 8 kontzertu didaktiko biltzen ditu:
- Azaroak 22: Fran Serrano Quartet
- Abenduak 20: David Sancho 3
- Urtarrilak 10: Tord Gustavsen Trio
- Otsailak 21: Coloma Bertran Quartet
- Martxoak 21: Ester Quevedo 5tet
- Apirilak 25: Carlos Bica & Azul
- Maiatzak 9: Big Band´s Guridi Big Band, Big Band Txiki eta Big Band Berri
- Ekainak 3: Ivonne Walter Quartet (ongintzako kontzertua)
Ekainaren 3ko ongintzako kontzertua Laboral Kutxaren, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren eta Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren lankidetzari esker egingo da. Bertan jasotako dirua AUO Txagorritxu Onkologiako Eguneko Ospitaleari emango zaio ’23. solairua proiektuaren’ bidez.
Kontzertuak 19:00etan izango dira eta sarreren prezioa 10 eta 15 euro artekoa izango da. Gainera, abonamendu batzuk izango dira: abonamendu orokorra, 65 euroan; taldekako abonamendua (+5 pertsona) 55 euroan; familiarentzako abonamendua 65 euroan, bigarrena % 50ean eta 18 urtez azpiko seme-alabak doan. Lehen 100 abonamenduek gainera, Jazz Uhinen poltsa bat jasoko dute opari.
Sarrera eta abonamenduak ostegunean, urriaren 20an, jarriko dira salgai www.ondasdejazz.com webgunean, 12:00etatik aurrera.
Hiriko Jazz Uhinen XVII. edizioko ohorezko makilak Maria Pilar Ramos López musikologoa omenduko du musikaren historian emakumeak egindako lana berreskuratzeko egin duen ahalegina dela eta.