FEMINISTALDIA 2022

Azaroaren 30etik abenduaren 3ra izango da Feministaldia Kultura Feminista Jaialdiaren aurtengo edizioa.

Ahoa narras

Arrastoak lehen izan zena identifikatzen uzten digu batzuetan. Hor zegoena jada ez da agertzen, ez dago irakurgarritasunik ikusten ez den hori gabe, gauza bera gabe. Baina hor egon zen. Gure amonak, gure xamanak, gure auzokoak, feminismoaren behi sakratu eta profanoak, gure lagunak, gure marika ospetsuak, bollerak, gerrillari trabestiak, puta iraultzaileak, gure ahizpak. Gaur egun arakatzen, eta orainera, egitera, ekartzen dugunaren genealogia eta artxibo dira.

Hondar identifikagarriak dira: azala, izerdia, odola, jarioa, gauza zehatzak, ukitzen direnak. Eta ukitzen ez diren gauzak ere bai, hala nola desira, nekea, estasia, maitasuna. Subjektu tentea erori egiten da desiratzeko, zaintzeko, begiratzeko. Beste gorputz batera hurbiltzeak makurtzea eta bertikala den hori abandonatzea dakarrelako. Beherantz joaten uzten diogu geure buruari, gorputz propioa ahuspeztuz, beste posizio batetik begiratu eta izateko: lurraren arrasean dagoen posizio bat. Heriotza ezagutzeko ahultasunean, inauterian, porrotean eta dagoeneko zuzena ez den zerbait izatearen plazerean topo egiten dugu.

Elkartu, ohaidetu eta elkarri itsasten gatzaizkio birrindutako lurrean dolua partekatzeko. Gorputz zarratatuak, bere amaieratik gero eta hurbilago dagoen mundu batean existitzen uzten ez zaienak; ordea, imajinatzen dute izan daitekeen bat. Prekarioki herrestatzen gara, larruazalak azalberritzeko: larru horiek indartsuagoak, plastikoagoak, sutsuagoak diren purpurinaz betetako larruek ordezkatzen dituzte.

Gure arrastoak lerde itsaskor bat uzten duelako zoruan, lurrean, kuleroetan. Akidurak, kolpeek, minak egindako markak dira, baina baita erresistentziak, borrokak, pozak eta dantzak egindakoak ere. Arrastaka doazenek, kanporatuek, zikinek, urdangek uzten duten arrastoa. Erori eta arrastatu egiten gara, zikindu, detrituekin nahastu eta jolasten gara, materiekin esperimentatu egiten dugu horiek sakonera eramateko, misteriotsua denera, desiragarria denera, irudimenez lepo dagoenera, potentzia eraldatzailez gainezka dagoen horretara eramateko.

PROGRAMA

EGUNERO

Apareceres de Prazeres
Personaje personaje, trabesti sugea

AZAROAK 30, ASTEAZKENA

18:00, hitzaldi performatiboa
ES
Lurraren mezua
Eulalia Valldosera, artista eta aktibista mistikoa
Z Aretoa

19:30, hitzaldia
Bilgarria, historia eta sinkopea
ES
Isabel de Naverán, dantza eta performance-an ikerlaria
Z Aretoa

ABENDUAK 1, OSTEGUNA

17,00, performance
ES
Hidratatzea habitatzea da. Oinak poeman bustitzea
Paloma Chen, kazetaria, poeta eta idazlea
Yan Huang, aktorea, sortzailea eta poeta

Ordu erdiko lau txanda egongo dira (17:00, 17:30, 18:00, 18:30), 5 minutu lehenago gerturatzea gomendatzen da.
Z Aretoa

19:00, zine emanaldia
EUS (Itzulpena ES)
IrritsMaider Oleaga, 2022, 15´
Erein, Lide Mikele Billelabeitia Uriarte, 2021, 26´
Aurkezpena: Mirari Echávarri, Lur Olaizola 
Zinea 1 aretoa

21.00, sung poetry
ES
Somadamantina
Patioa

ABENDUAK 2, OSTIRALA

18:00, hitzaldia
EU (Itzulpena ES)
Arauetan ezin kabitu! Identitatearen inguruko hausnarketak militantzia loditik
Itziar Reguero eta Mijo Lizarzaburu, militante transfeministak
Z Aretoa

19:30, hitzaldi performatiboa
EU / ES (Itzulpena ES)
Arrastoak gozamenarekiko proportzionala izan behar du
Namorada Kolektiboa
Gonbidatuak: Idoia Zabaleta, Leire Vargas
Z Aretoa

ABENDUAK 3, LARUNBATA

11:00, mahai-ingurua

EU/ES (Itzulpena ES)
Plazandreok eta Feministaldia-ren inguruko elkarrizketa
Maider Zilbeti, Irene Ormazabal, Feministaldiaren lehen koordinatzaileak
Asun Urbieta, Juana Aranguren, Plazandreok-eko kideak

12:30, solasaldia

EU (Itzulpena ES)
Gran Sol-etik Petare-ra. Gure arrastoak
Eneka Fernandez, liburu-egilea eta editorea
Leire Ibarguren, Emagin elkarteko kidea

Aurkezpena: Danele Sarriugarte

17:30, hitzaldia

ES
Bidearen alabak
Anna Fux, artista bisuala eta idazlea
Fátima Aspitirou, gizarte integratzailea, aktibista antirrazista eta feminista dekoloniala

Z Aretoa

19:00, performance

ES
Haitz biberoia
Elena Aitzkoa, artista
Z Aretoa

Afari kolektiboa

21:00, ibilaldia
Tripak: pasiaran
Tripak kolektiboa

FESTA

22:00, performance
Cabayo
Personaje personaje, trabesti sugea
Eddi Circa
DJ Bihotza
DJ kika1000

Maitasun-aitorlekua, Continta me tienes argitaletxearekin lankidetzan (Marta Azparren, Adriana Reyes)

Tatuatzen:
Fabiola Espiga, artista bisuala eta tatuatzailea
Alazne Zubizarreta
Ahuntzaren eztula