Gazte Klik Klak argazki eta bideo lehiaketara aurkeztutako 27 lanetatik 12 onenak jasotzen dituen erakusketa. Lehiaketaren 14. edizioak hiria zoriaren, intuizioaren eta inspirazioaren bilaketa eta garapenerako leku gisa islatzea proposatzen zuen.
Amárica aretoaren barruko aretoan ikusgai egongo da, abenduaren 21etik 2023ko urtarrilaren 22ra bitartean. Inaugurazioan, abenduaren 21ean 19:00etan, sari banaketa egingo da.
Erakusketa, zehazki, lan hauez osatua dago: Óscar Golpe Manuelen Itxurak, Rafael Hernández Jiménezen El jersey, Ainhoa García de Cortázarren Forma, similitud y azar eta Lucía Jayo Altamarinoren Wacky Races. Honez gain, epaimahaiak hautatutako beste zortzi lan barnebiltzen ditu.
Ezagutu saritutako eta hautatutako lanak Gazte Klik Klak lehiaketaren gunean.