Larrabetzun gazteentzako Arnas! Eguna antolatu dute

Udalerriko Euskaldunen Mankomunitateak antolatuta (UEMA), gazteen arteko harremanak sendotzeko jardunaldia izango da

Larrabetzuko gazteekin batera antolatu dute Gazteok Arnas Eguna, eta gazteen nahietatik abiatutako egitaraua izango da: tailerrak, ekitaldia, bertso-bazkaria, Zo-Zongó perkushow taldea, Nahia Novo DJa, Kuluxka Klan… Eguna 11.00etan abiatuko da, Herriko Plazan, ongi etorriarekin. Tailerrak ordu erdi beranduago abiatuko dira: zirku tailerra, mural margoketa edo herrian zehar ibilbide bat eginez. 13.30ean, ekitaldia izango da. Indarrak hartzeko, bertso-bazkaria 14.30ean eta arratsaldean musikak hartuko du lekukoa. 17.00etan, perkusio hotsak gailenduko dira. 19.00etatik aurrera, kontzertuen txanda helduko da. Hiru proposamen luzatu dituzte: Hori Bain, Kuluxka Klan eta dj Nahia Novo.

Beste herri batzuetatik Larrabetzura hurbiltzeko, autobusak ere izango dira, 15 euroren truke. UEMA, 1991. urtean 17 udalek sortutako mankomunitatea, lurgune euskaldunetako 94 udalerrik osatzen dute gaur egun. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da.