Hortzetako piercinga egin, eta guztiak liluratu

Izenak kontrakoa adierazten duen arren, hor­tzetako piercing bat ez da hortz batean egindako zulo bat. Piercing mota hau aurrealdeko hortzen batean harribitxi bat jartzean datza: alboetako ebakortzak edo goiko letaginak, irribarre egitean gehien ikusten direnak baitira. Oso erraz jartzen da. Horretarako, eremu zimurtsu txiki bat sortzen da piercinga ondo itsats dadin, eta, ondoren, lekeda berezi bat aplikatzen da (erretxina-zementu oso atxikitzailea), piercingari ondo eusteko. Minik gabeko metodoa da, eta profesional espezializatu batek egin behar du beti.


Hortzetako piercing mota honetarako hainbat harri mota erabiltzen dira, baina ohikoenak gemak dira, irribarreari distira handiagoa ematen diotelako. Tamaina bi milimetroko diametrokoa izaten da. Piercing mota honen iraupena sei hilabete eta urtebete bitartekoa izaten da. Gehienetan, hortzetako piercing bat erabiltzeko erabakia moda kontua da. Baina arrazoi estetikoengatik ere jar daitezke, leku zehatzetan orbanak edo dekolorazioak ezkutatzeko.

Naturan inspiratutako udazkeneko tatuajeak

Udazkena malenkonia, tristura eta egun laburragoak dakartzan urtaroa da. Baina nori ez zaizkio gustatzen hosto lehorrez betetako parkeetako paisaia horiek? Udazkenean natura ikusgarria da eta koloreen eztanda bat eskaintzen digu tonu hori eta gorrixketan, tatuajeen munduan inspirazio iturri direnak.


Urteko sasoi honek oso elementu berezi eta bereizgarriak ditu, tatuaje batean erraz imajina daitezkeenak. Udazkenaren ikur nagusietako bat hostoen tatuajeak dira, kolore laranja eta gorrixkakoak. Tatuaje horretarako gehien erabiltzen den hostoa astigarrarena da. Perretxikoak, kalabazak eta ezkurrak ere udazkeneko tatuajearen munduko parte dira. Era berean, azeriak, hartzak, urtxintxak eta halako animaliak, koloreen berotasuna dela eta, inspirazio-iturri dira udazkeneko tatuaje mota horietarako.