SAREAN IKUSITA

KONTRA-ESANAK (bideoklipa)
Julen de la Sernak “Zuzenean Lautadatik” grabatutako Dupla taldearen klip honek aguraindar bikotearen energiaz eta sormenaz gozatzeko aukera ematen digu.

EUSKARA MUNDUAN (DOKUMENTALA)
Vimeon ikusgai dugun Korima films-ek ekoitzitako dokumentalak euskarak munduko txoko askotan duen presentzia erakusten digu: Mexikon, Indian, Japonian…

25 urte bilborock (BIDEOA)
Bilboko areto honek 25. urteurrena ospatu du, kontzertu ugari eskainiz. Gehienak zuzenean eman ziren, baina YouTuben ere ikusgai ditugu, nahieran gozatzeko.

Mike Flanaganek zuzendu eta Paramount Televisionek ekoitzitako beldurrezko telesail iparramerikar bat da, gaur egun Netflixen ikus daitekeena. 1992ko udan, Hugh Crain (Henry Thomas) eta bere emaztea Olivia (Carla Gugino), e­txea saldu ondoren, Hill Housera doaz bizitzera beren bost seme-alabekin batera: Steven, Shirley, Theodora, Luke eta Nell. Hasierako ideia etxea berritzea da, saltzea eta beren etxea eraikitzea, Oliviak diseinatua. Hala ere, konponketa ugarien eta etxearen antzinatasunaren eta tamainaren ondorioz, aurreikusitakoa baino denbora gehiago geratu behar dute.
Lehenengo gauetik, haurrak fenomeno paranormalak sumatzen hasten dira: mamuak, zaratak eta oihu arraroak, etxeko korridore luze eta ilunetan zehar dabiltzanak, eta gurasoek haurren amesgaiztoei egozten dizkietenak. Baina etxean denboraldi bat eman ondoren, gau batean naturaz gaindiko gertaera batzuk gertatzen dira, eta, horren ondorioz, familia osoak ihes egiten du, kide batek izan ezik.
Telesailak bi garai txandakatzen ditu: haurrak zirela etxean bizi izan zireneko garaia, eta gaur egungoa, Hill Housetik presaka atera zirenetik 26 urte igaro direla. Dagoeneko heldu bihurtu dira eta bakoitza bere bizitza ahalik eta modu normalenean egiten saiatzen da, nahiz eta iraganeko mamuek irauten duten eta orainaldian oinazetzen jarraitzen duten.
Ustekabeko tragedia batek familiako kide guztiak berriro elkartzera eta Hill Housera itzultzera behartuko du, haurtzaroan izutu zituzten beldur, oroitzapen eta mamu guztiei aurre egiteko eta behin betiko madarikazioa uxa­