ISILDUTAKO ESKUAK

Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, euskal emakume guztiak etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonen esku utzita. Hala ere, emakume ba­tzuek, beren behar eta ausardiarekin, inguruari aurre egin zioten eta hainbat esparrutan aritu ziren. Lan horiek esku finak eskatzen zituzten, baina soldata baxua irabazita, sektore berean lan egiten zuten gizonena baino txikiagoa. Isildutako eskuak emakumeenak izan dira, haien ahotsa bezala. Liburu honek emakume horietako batzuei ahotsa eman nahi izan die, haien ekarpen sozial eta historikoa ikusarazteko; izan ere, beren kemenari esker, gaur egungo emakumeen lan-eskubideen oinarriak ezartzen lagundu zuten.