Mugikorretarako bideo-jokoak

HOVER RACER DRIVE
Android zein IOS plataformetan

Lurreko gizadiaren bizi-denbora agortzear da. Irtenbide bakarra Marte planetako bizi-baldintzak ezagutzea eta bertan bizitzea posible den ikustea da. Zu hautatu zaituzte gizateria planeta gorrira eraman dezakeen ontziaren simulazio-probak egiteko, zu zara haren itxaropen bakarra. Bidean oztopo askori aurre egin beharko diezu, misioa ez ezik, zeure burua ere arriskuan jarriko duten oztopoei. Saihestu meteoritoak eta espazioko zulo beltzak. Partida bakoitzean zure helmugara iristeko aukera bakarra izango duzu. Gizateriaren etorkizuna zure esku dago.

MR. BULLET
Android zein IOS plataformetan

Joko honetan jokatzeko, punteria zehatza eta laser-hurbiltzaile bat beharko dituzu, munduan aurkituko dituzun etsai guztiak eraisteko. Zure buru-trebetasunak erabili beharko dituzu tiro egiteko aukera emango dizuten buru-hausgarriak konpontzeko eta hurrengo mailara pasatzeko. Bidaiatu lur berrietara, erreskatatu bahituak eta erabili granada-jaurtigailuak eta bestelako arma bereziak bidean aurkituko dituzun etsai guztien aurka borrokatzeko: hil nahiko zaituzten tipo arriskutsuak. Galdetu zeure buruari: tiro bat besterik ez dut behar? Punteria bikaina beharko duzu gaizto guztiak garaitzeko, haiek zu akabatu aurretik!

SPIRAL ROLL
Android zein IOS plataformetan

Ondo zorroztutako gubia baten laguntzaz, txirbilak zenbat eta handiagoak izan orduan eta hobeto landu eta zure bidean jartzen diren oztopoak sun­tsitzeko erabili! Garaipenerako bidea sortu, oztopo guztiak gaindituta. Ziurtatu zure jaurtiketa behar bezala kronometratzen duzula, oztopoekin talka ez egiteko eta eraitsia izateko. Bildu bidean ahal dituzun txanpon guztiak eta iritsi helmugara ahalik eta puntuaziorik handienarekin. Jo hobari-laukitxoak eta pilatu punturik onenak goranzko mugimenduarekin. Eman zure kolpea gorantz zure karrakatzearen amaieran.