Hatz txikiaren testa: nolakoa zara?

Zure benetako nortasuna ezagutu nahi duzu? Bada, hona hemen pri­meran etorriko zaizun testa: zure hatz txikiaren tamainak esango dizu nolakoa zaren. Begiratu he­men ondoan agertzen den irudiari. Ondo behatu behar duzu, eta zure hatz txikiarekin gehien egokitzen dena identifikatu. Agertzen diren hiru aukeretatik zuretzako egokiena dena hautatu ondoren, ikus ezazu behean zure aukeraren eran­tzuna. Sekreturen bat agertuko al da? Adi erantzunei!

Hatz txikiaren punta hatz nagiaren goiko artikulazioaren lerrora iristen denean: A motako pertsona ospetsuak pixka bat erreserbatuak dira, itxiak eta barnerakoiak izateko joera dute. Zure kasua hori bada, orduan ez zara zure sentimenduak erraz adieraztekoa, eta berdin dio ezagunen edo ezezagunen aurrean zauden. Kanpotik oso independentea eta sendoa dirudizu. Zintzotasunik ezak beste edozerk baino gehiago haserretzen zaitu, eta makillajeak eta maskarak ezin dute ezkutatu. Pertsona zintzoa eta leiala zara, maite dituzun gizakien alde edozer gauza egiteko prest zaude beti, eta beti espero duzu haiek gauza bera egitea zugatik trukean. Azken finean, bidezkoa da. Eta, kontrako jarrera adierazten saiatzen zaren arren, ezezagunek oso hotz ikusten zaituzte gehienetan.

Hatz txikiaren punta ez bada iristen hatz nagiaren goiko artikulazioaren lerrora: B motakoak pertsona baikorrak eta animatuak dira, eta negatibotasunetik ihes egiten dute beti. Zu B motakoa bazara, erraz barkatzen eta ahazten duzu, batzuetan huts egiteraino, haserreari eusteko gaitasunik ez duzulako. Energia gehiegi edukitzeak egozentrikoa eta, batzuetan, zorrotza eman dezake. Kosta egiten zaizu edozein argudioren aurrean amore ematea, batez ere arrazoia duzula sinetsita zaudenean. Aldi berean, hanka sartzen baduzu, barkamena eskatzen lehenetakoa izango zara beti. Munduari kanpoalde burbuilatsua erakutsi arren, zure benetako emozioak ondo gordeta mantentzen dituzu; hala ere, jendeak zalantzarik gabe ezagutzen ditu zure balio onak.

Hatz txikia hatz nagiaren artikulazioaren goiko lerrotik haratago zabaltzen da: C motakoak oso leialak dira beren lagunekin, eta oso pertsona sentikorrak ere badira. Mutil- edo neska-lagun berri bat duzunean, zure arreta osoa erakartzen du. Pertsona berezi hori beti dago zure pentsamenduetan, eta berarekin ahalik eta mailarik sakonenean konektatzen ahalegintzen zara. Debozio hori gorabehera, bakarrik, bikotekiderik gabe, zoriontsu izan daitekeen baten itxura aurkeztea duzu gogoko. Ez zara erraz besteei ematekoa, baina zure benetako arima bikia aurkitzeko amets sekretuak gordetzen dituzu. Litekeena da psikologia eskolan ikastea, jendeak nola pentsatzen duen jakiteko aukera ematen baitizu. Bizitzan, zeure buruari jartzen diozun helburu oro lor dezakezu.