Nola jantzi laneko elkarrizketa baterako

Gure kanpoko itxurak asko esaten du gutaz. Janzteko dugun moduak, gure orrazkerak, makillajeak, baita erabiltzen ditugun osagarriek ere, agerian uzten dute gure nortasunaren zati handi bat besteen aurrean; batzuetan, horretaz konturatu ere egin gabe. Lan-elkarrizketa une erabakigarria da per­tsona guztientzat, eta lan bat aurkitzeko aurretiko urratsa izan daiteke; beraz, norberaren irudi garbi eta segurua ematea funtsezkoa da.


Lan-motaren arabera, zure janzkera aldatu egingo da, lanpostuaren profilera egokitzeko. Ez da gauza bera lan-elkarrizketa batera joatea moda-denda batean lan egiteko, edo bulego batean, edo sukaldari modura jatetxe batean lan egiteko. Horietako bakoitzean erabiltzen den arropa oso desberdina izango da, eta beti bat etorri beharko da lortu nahi den lanpostuarekin. Arropa zure nortasunarekin eta enpresarekin bat etor dadin saiatu behar duzu beti, zure janzkeraren xehetasunak ahalik eta gehien zainduz.

Inoiz ez da ahaztu behar definitzen zaituen erosotasuna eta estiloa nagusitu behar direla gainerako guztiaren gainetik. Aukera izanez gero, eta enpresako norbait ezagutzen baduzu, oso gomendagarria da galdetzea zein den enpresaren janzkera-kodea, elkarrizketan lekuz kanpo ez egoteko.

EmakumeentzatGizonentzat
Elkarrizketa formalago baterako, kolore neutroko edo beltzeko bi piezako jantzia beti da egokia. Galtza edo gona baten artean aukera dezakezu. Gona aukeratzen baduzu, belaunen azpirainokoa izan behar du; ez da gomendagarria elkarrizketa batera minigona eramatea. Goiko aldeari dagokionez, mahuka luzeko edo mahuka frantseseko alkandora gomendatzen da beti, eta inoiz ez joatea tiranteekin. Elkarrizketa ez bada hain formala, casual arropak eta arropa formalagoak nahastea izango da look egokiena. Jostun-prakak eta jertse bat oreka perfektua izan daiteke. Elkarrizketa-mota edozein dela ere, erabiltzen dituzun osagarrien kopurua ez dadila oso handia izan, eta eramaten dituzunak ez daitezela nabarmendu. Belarritako pare bat, eraztun bat eta, gehienez, eskumuturreko bat. Era berean, daramatzazun poltsak ez dira handiak izango, ezta deigarriak ere. Oinetakoei dagokienez, hobe da zapata itxia erabiltzea, eta takoi ertainekoa, 10 zentimetro ingurukoa. Makillaje apala eta lurrin leuna izango dira dena biribiltzeko osagairik egokienak.Gizonei dagokienez, kanon berari jarraitzen zaio, eta lortu nahi duzun lan-motaren arabera, janzkera formala edo ez hain formala izango da. Elkarrizketa formal baterako, ezinbestekoa da kolore itsas urdineko edo griseko jantzia. Alkandora zuriak edo urdin argiak apustu seguruak dira. Ez da beti gorbata behar izaten, baina, eramaten baduzu, gainerako arropei egokitu dakiela, mul­tzoari simetria bisuala emateko. Galtzerdiek kolore ilunekoak izan behar dute, eta oinetakoek formalak. Gerrikoak oinetakoekin bat egin behar du. Osagarriak, erloju eta eraztun bat besterik ez. Elkarrizketa informalago baterako, outfit perfektua da, eta aldi berean dotorea, jaka urdin bat, mao lepoko alkandora zuri batekin eta bakero batzuekin, edo doituta eta neurrira geratzen zaizkizun txinatar kaki batzuekin. Motxila bat edo soin-uhal bat eraman dezakezu osagarri gisa; ez dute txarto emango janzteko zapatilak edo Oxford botak jantziz gero. Lan informalagoa egiteko beste aukera bat jertse sinplea eramatea da, marrazki eta letra oso deigarririk gabea.