Berpizkundeko jauregitik Gasteizko euskararen etxera

Izaskun Arrue Kulturgunea gero eta gertuago dago. Euskararen Etxea eta Gasteiz Antzokia uztartzen dituen proiektuak urrats berri bat eman du Ruiz de Vergara Jauregiaren eraberritzea amaitu ondoren, 2023ko udaberritik aurrera Gasteizko gune euskaltzalea hartzeko, Erdi Aroko hirigunearen bihotzean.

Ostiral honetan onartuko da kultur proiektua kudeatzeko proiektuak aurkezteko deialdia. Deialdiaren oinarriak une horretatik aurrera jakinaraziko dira eta, datozen asteetan, beste bi kontratu lizitatuko dira: altzariena eta azpiegitura berriak izango dituen ikus-entzunezko baliabideena.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea azpiegituran izan da astearte honetan, Iñaki Gurtubai Euskara zinegotziarekin eta Cesar Fernandez de Landa Plangintza eta Proiektuetako zinegotziarekin batera. Izaskun Arrue Kulturguneak euskarazko edukiez gozatzeko eta hizkuntza-ohitura berriak sortzeko gune izan behar du, Gasteizko herritar guztientzat zabalik “, nabarmendu du Urtaranek.

Ruiz de Vergara jauregia eraberritzeko lanek 2,6 milioi euroko inbertsioa izan dute, eta Zikotz enpresak egin ditu. Lan horiei esker, egituran, isolamenduan eta beste egokitzapen batzuetan jardun ahal izan da, jauregi errenazentista erabilera sozial, linguistiko eta kultural berrira egokitzeko.

Lau solairu
Eraikina hainbat solairutan banatu da. Beheko solairuan (213 m2), Errementari kaletik sartuko dena, funtzio anitzeko gela bat dago, eta bertan erakusketak, hitzaldiak eta proiekzioak antolatu ahal izango dira. Formatu txikiko ekitaldiak dira, eta espazio horretan kabina teknikoak, proiekziokoak eta itzulpenekoak ere jarri dira; biltegiak, komunak eta kamerinoak.