Eusko Jaurlaritzak 103 milioi euro bideratuko ditu euskaltegien finantzaketara 2022-2025 epealdian, eta diru kopuru horretako zatirik handiena, 90 milioi euro, euskaltegi pribatuetako irakasleen lan baldintzak hobetzera bideratuko da. Horrela jakinarazi du asteazken honetan Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2022-2023ko ikasturteko euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpenean, Donostiako Ilazki euskaltegian. har da”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.
Zupiriarekin batera, Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran, Ilazki euskaltegiko zuzendari Agurtzane Goñi, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundietako, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletako, Eudeleko, UEMAko eta euskaltegietako ordezkariak eta ikasleak egon dira. «Euskara musu-truk» lemapean egingo da aurtengo kanpaina, eta, asteazken honetatik aurrera, interesa duen edonork eman dezake izena.
EAEn 103 euskaltegi daude
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 103 euskaltegi daude (39 udal euskaltegiak eta 64 pribatuak), eta aurreko ikasturtean 33.185 ikaslek eman zuten izena. 2022-2023koa COVID-19aren aurkako neurririk gabeko ikasturtea izango da, eta, normaltasunera bueltatzearekin, pandemiaren ondorioz galdutako ikasleak berreskuratzea da euskaltegien helburua, besteak beste. batera, artikulu berri bat txertatzea proposatu dute, zeinaren arabera edozein lanpostutan euskararen ezagutzaren balorazioa ezin izango da atzerriko hizkuntza guztien balorazioaren batura baino baxuagoa izan: “Uste dugu oinarrizko eskaera hori ez onartzeak agerian utziko duela, beste behin, Gobernuak intentzionalitate mal-tzurrez jokatzen duela, euskara eta euskaldunok zokoratzeko intentzionalitatea”, esan du.
“ Kultura eta Hizkuntza sailak 3,7 milioi euro bideratuko ditu doakotasuna sustatzeko”
Horretarako, matrikulazioaren doakotasuna sustatzen jarraituko du Jaurlaritzak, eta, B2 mailara arteko doakotasunaz gain, C1 gainditzen duten 30 urtera arteko gazteek aukera izango dute matrikularen balioa berreskuratzeko. Bestalde, legealdi honetako konpromisoari erantzunez, Jaurlaritzak euskaltegi pribatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako irakasleen lan baldintzak hobetzearen alde egingo du, eta 90 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du hurrengo hiru ikasturteetarako (2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025).
Euskaltegi pribatuetako irakasleen lan baldintzak hobetzea eta udal euskaltegietako irakasleekin dagoen aldea gutxitzea da helburua. 64 zentrotako (58 euskaltegi pribatu eta 6 autoikaskuntza zentro homologatu) 25.697 ikasleri eta 1.005 irakasleri eragingo die hobekuntzak. Urtez urte, % 7 inguru igoko da finantziazioa euskaltegi pribatuetan, eta hurrengo hiru urteetarako inbertsioa honela zehaztu da: 2022-2023ko ikasturtean 29.410.000 euro, 2023-2024koan 31.652.000 euro, eta 2024-2025ekoan 33.893.000 euro. Bestalde, euskaltegi publikoetan, aurreko urteetako inbertsioa mantenduko da, eta 12,7 milioi eurorekin finantzatuko dira EAEn dauden 39 udal euskaltegiak.
Bestalde, ikasturte honetan, euskara ikasteko doakotasunean beste pauso bat emango da, eta, B2 mailara bitarteko doakotasuna sustatzeaz gain, C1 gainditzen duten 30 urtera arteko gazteek aukera izango dute matrikula doan izateko. Doakotasuna lortzeko, beharrezkoa izango da maila horiek gainditzea, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 3,7 milioi euro bideratuko ditu doakotasuna sustatzera, aurreko ikasturtean baino 600.000 euro gehiago. 2022-2023ko ikasturtean normaltasuna berreskuratzea izango da euskaltegien helburuetako bat.
Aurreko bi ikasturteak COVID-19ak baldintzatutakoak izan dira, eta, osasun neurri bereziak hartu behar izan diren arren, euskaltegien jarduera normaltasunez burutu ahal izan da beharrezkoak ziren osasun neurriak hartuz eta protokoloak betez. Ikasturte berrian normaltasuna itzuliko da ikasgeletara, eta ez da edozein herritarrek jarraitu beharko dituen neurriez gain bestelakorik hartu behar izango.