Mentorea, ikasle berrientzako laguntza

Unibertsitatean sartzea funtsezko fasea da gazteen garapen pertsonal eta akademikoan, askotan zalantzak eta segurtasunik ezak sor baititzake. Unibertsitateko lehen etapa hau nola bideratu oso ondo ez dakiten gazte unibertsitario askorentzat, une erabakigarri horretan, funtsezkoa da mentorea edo ikasle esperientziadun bat izatea alboan, unibertsitate-mundu berri horretan gidatzeko, aholkatzeko eta integratzeko.
Oso ohikoa da unibertsitaterako jauziak nolabaiteko nahasmena sortzea, eta are gehiago beste herrialde, kultura eta ohitura batzuetatik badator; horregatik, aholkulariaren figurak garrantzi berezia hartzen du ikastetxean, hizkuntzan eta hirian azkar eta ondo integra­tzeko. Beraz, mentoringa ikasle berriei edo zailtasunen bat dutenei laguntzeko modu bat da, esperientzia handiagoa duten beste ikasle batzuen aldetik. Hala, laguntza- eta ikaskuntza-prozesu horretan esperientzia eta ezagutza handiagoa duen per­tsona batek bere denbora eta trebetasunak inbertitzen ditu esperientzia gu­txiagoko beste pertsona baten hazkunde per­tsonala eta profesionala errazteko, institututik unibertsitaterako trantsizioan laguntzeko eta gidatzeko helburuarekin.
Mentoretza-programa baten helburua da bi aldeek berdinen arteko harremana ezartzea (aurrez aurrekoa edo online), eta elkarrekin ikastea, une bakoi­tzeko premiak modu aktiboan adieraziz eta elkarri entzunez. Beraz, mentorea ez da inoiz irakasle edo tutore bat; esperientzia handiagoa duen beste ikasle bat da, eta horrek erakundearen balioak ikasle berriei transmititzeko modu naturalagoa eta belaunaldi artekoa dakar, berdinetik berdinera egiten baita.

Mentorearen lanak

Batxilergotik unibertsitatera jauzi egiteak ikasle berriek ikasteko errutina eta modu berriak azkar barneratu behar izatea dakar; beraz, denbora planifikatzen eta kudeatzen ikasi beharko dute, beren errendimendu akademikoa hobetzeko. Mentorearen zeregina izango da mentorizatuari (ikasle berriari) aholku erabilgarriak ematea eta ikuspegi eta gaitasun berriak ematea, bere pentsatzeko modua aberasteko eta pertsona eta profesional gisa dituen ahalmen eta gaitasun guztiak garatzeko, bere esperientziaren, bizipenen eta kezken ondorioz.

Mentoreak egin ohi dituen 8 zereginak

  1. Agindu zaizkien ikasle hasi berriekin orientazio- eta laguntza-harremana ezartzea, unibertsitate-bizitzan integratzeko, ikastetxera egokitzeko eta unibertsitate-bizitza aprobetxatzeko informazioa eta aholkularitza emanez.
  2. Bilera presentzialak edo telematikoak deitzea, eta mentorizatuekin komunikazio erregularra izatea.
  3. Bileren txostenak egitea mentorizatuekin eta amaierako memoria egitea, bai eta Ebaluazio eta Gogobetetze Inkesta betetzea ere.
  4. Programaren antolaketan parte hartzea, koordinazio-bileretara joanez, deitzen bazaie, eta irakasleekin izango dituzten bileretara joanez.
  5. Ikasleen artean MENTOR programa sustatzea, mentore edo mentorizatu gisa parte hartzera animatuz.
  6. Ikastetxeak ikasle berriei dagokienez sustatzen dituen jardueretan parte hartzea (informazio-jardunaldiak, ate irekiak, ongietorriko jardunaldia, Batxilergoko ikastetxeetara bisitak, azokak).
  7. Nazioarteko ikasleei eguneroko gestioetan laguntzea.
  8. Tokiko eta nazioarteko ikasleen arteko dinamizazio- eta interakzio-jarduerak antolatzea.

Mentorizatuek lortzen dituzten onurak

Mentore baten laguntza eskatzea ez da, besterik gabe, egokitze prozesuan eta zailtasun akademikoekin mentorizatua gidatuko duen anai-arreba nagusi moduko bat izatea. Mentorea bera, aldi berean, prozesua kontrolatuko duen tutore edo unibertsitateko irakasle batek orientatuko du, mentorizazioarentzat ahalik eta onuragarriena izan dadin. Asko dira mentore bat izatearen onurak. Ikasturteko irakasgairen batean zailtasunen bat badago, mentorea saiatuko da egoera hori mentorizatuarentzat onuragarriena den moduan konpontzeko bideak bilatzen. Gainera, mentoreak mentorizatuaren idatzizko adierazpena hobetzen lagunduko du, baita ikasketa-teknika eraginkorragoak ikasten, unibertsitateko burokraziara egokitzen edo hiri arrotz bateko jendea ezagutzeko lotura gisa ere.

Era berean, mentoreak gradu amaierako lana egiteko modurik eraginkorrena kudeatuko du, edo mentorizatuak etorkizunean merkatuan sartzeko lan-orientazioa behar badu, mentorea laguntza handia izango da, batez ere bere kontaktuengatik. Mentore baten aholkularitza eskatzea laguntza handia da ikasle berriaren alderdi pertsonal eta ikasle esparruko alderdi guztietan. Dena izango da onuragarria, ikuspegi berriak irekiko baitizkio eta mentorizatuari harremanak izateko jende baliotsu asko ezagutzeko aukera emango baitio.

Zer onura ateratzen dute aholkulariek?

Prozesu osoan gizarte-trebetasunak lantzen dira, hala nola negoziazioa, lidergoa, enpatia, entzute aktiboa, motibazio-gaitasuna eta abar, bizitzako alderdi guztietan balioko diotenak. Ikaskuntza profesional horri mentoringean zehar daramaten esperientzia pertsonala ere gehitu behar zaio. Beste pertsona bati laguntzeak ondo sentiarazten gaitu, eta, irakasteaz gain, gauza baliotsuak ikasiko ditugu geure buruari eta geure trebetasunei buruz, altruismoa eta solidaritatea indartuz, bi aldeen artean sortzen diren loturak ahaztu gabe. Alderdi profesionalago batean, mentore izateak unibertsitatean beste maila batzuetan mugitzeko aukera ematen du, irakasleekin zuzenean erlazionatuz eta jarduteko, antolatzeko, seriotasunerako eta konpromisorako gaitasuna erakutsiz. Mentorigean kontaktu handiak egiten dira, baliagarriak izan daitezkeenak aholkulariaren etorkizun profesional eta pertsonalean.
Gainera, mentoringak irauten duen bitartean, mentoreak bere motxila kultura-trukeko esperientzia positiboz betetzen du, hizkuntzak praktikatzen ditu, nazioarteko harreman-sare bat ehuntzen du, eta atzerriko mugikortasun-jardunaldi eta -topaketetan parte hartzeko aukera du, bestela oso zaila izango litzatekeena.