Bisexualak, existitzen ez den talde hori

Zineak eta telebistak ez dituzte bisexualak aintzat hartzen.

Datu ofizialen arabera, Estatuan bisexual gehiago dago homose­xualak, pansexualak edo LGTBI+ komunitateko beste edozein sexu-joera baino. Hala ere, oraindik ere oso gutxitan agertzen dira egungo hedabideetan, bai eta zineman edo telebistan ere. Eta, bertan agertzen direnean, sarritan, aurreiritziarekin batera egiten dute. Ondorio horretara heldu da, behintzat, sexologo, gidoilari eta kolekti­boko ordezkari talde bat, joera hori aztertu duena.
Estatuko biztanleen % 6k dio bisexuala dela. Homosexua­lak direla diotenen kopurua, berriz, % 5ekoa da. LGTBI+ kolek­ti­boaren ikusgarritasunari eta per­tzepzio publikoari buruzko 2021eko Ipsos inkesta baten datuak dira. Hala, heterosexualen ondoren, bisexualak dira nagusi gure gizartean. Gazteen artean bisexua­litatearen presentzia are handiagoa da. CISen 2021eko harreman sozial eta afektiboei buruzko inkestak adinaren arabera banatzen du bere azterlana, eta erakusten du 18 eta 24 urte bitarteko gazteen % 13,2k bere burua bisexualtzat jotzen duela, eta % 3,2k homosexualtzat.
Luis Noguerol Valentziako sexu-,
genero- eta familia-aniztasuna­ren aldeko Lambda taldeko kideak bereziki kaltegarritzat jotzen du bisexualitateari infoentretenimen­duaren formatuan ematen zaion tratamendua: “Telebistak alderdirik morbosoena erakutsi nahi du beti. Zenbait iritzi eta planteamendu kaltegarri eta lgtbifobikoak ezkutatzen dituzte, ustez zienti­fikoak diren argudioekin. Haiekin kolaboratzea eskatzen digutenean, morboa sor dezaketen profilak eskatzen dizkigute kolektiboaren barruan”, azaldu du.
Norma Ageitos sexologo eta soziologoak, RTVEren dibulgazio-formatuetan parte hartu duenak, gogorarazten du telesailetan eta filmetan genero-arrakala ebalua­tze­ko Bechdelen testa dagoen bezala, Vito Russoren testa ere badagoela LGTBI+ komunitateari dagokionez egiteko. Eta Estatuko telebistak ez du gainditzen. Bisexualitatea edo, oro har,sexu-aniztasuna islatzeko seriotasuna falta da. Nabarmendu du fikzioan betiko klixeak daudela: “Modu okerrean jotzen da pertsona promiskuoa­goak direla, ez direla hain leialak harreman afektiboetan, edo heterosexua­lita­tean edo homo­sexuali­tatean lurreratu arte bakarrik ari direla esploratzen, beti klixeak erabiliz”, adierazi du.