ZINEMAKO SARRERAK, 3,5 EUROAN HEGOALDEAN

Zinemaren Jaiarekin bat, zinema aretoetan ikusgai daude, besteak beste, “La cosagración de la primavera”, “Black Is Beltza 2: Ainhoa”, “918 gau”, “La vida padre” eta “Izurde mutikoa”.

Zinemaren Jaia urriaren 3tik 6ra iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, pandemiaren aurreko datuekin alderatuta % 37ko jaitsiera izan duen sektorea biziberritzeko helburuz.

Aretoetan 3,5 euroren truke sartzeko, ikusle guztiek akreditazioa jaso behar dute ekimenaren webgune ofizialean, betiere 60 urtetik gorakoak eta 14 urtetik beherakoak ez badira, horiek ez baitute urrats hori egin beharko.

Ekimenaren antolatzaileak dira Fedicine Zinema Banatzaileen Espainiako Federazioa, FECE Espainiako Zinema Federazioa eta ICAA Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutua.

Zinemetako eskaintza

Zinema aroetarako karteletan, hainbat film ageri dira egunotan, hala nola “La consagración de la primavera”“Black Is Beltza 2: Ainhoa”“918 gau”, “La vida padre” EITBren parte-hartzea duten lanak eta “Izurde mutikoa” euskarara bikoiztutako animaziozko pelikula.