‘Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakatsi’ ikastaroa egingo du Euskaltzaindiak urriaren 20an Nafarroako ordezkaritzan

‘Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakatsi’ ikastaroa egingo du Euskaltzaindiak urriaren 20an Nafarroako ordezkaritzan


Euskaltzaindiak ‘Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakatsi’ ikastaroa antolatu du urriaren 20rako Nafarroako ordezkaritzan, Iruñean. Saio teoriko-praktikoa izango da, eta kazetari, irakasle eta, oro har, jendaurrean hitz egiten trebatu nahi duen ororentzat antolatu da.

Ikastaroan, ahozko euskararen inguruko lanketa berezia egingo da, eta, euskaltzainen ekarpen teorikoaz gain, praktikari ere tokia emango zaio. Oroitz Jauregi Nazabal eta Lourdes Oñederra Olaizola Ahoskera batzordeko kideak arduratuko dira alderdi teorikoaz eta Julia Marin Arteaga komunikzio tekniken irakaslea lan saio praktikoaz.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko izena eman daiteke web orrialde honetan, inprimakia betez, 948223471 telefonora deituz edo nafarroaordez@euskaltzaindia.eus helbidera idatziz, urriaren 13ra arte.