ZOONOMIA

Poema liburua da, non tematikaren garapenak dinamika erakargarria duen, eta estiloak edertasun minimalista. Gaiari dagokionez, emazte/ama gaztearen hausnarketa ezberdinei ematen die bide, tartean, kontziliazioari eta etxeko lanen partekatzearen auziari, besteak beste. Sei ataleko egituran zehar, maitasunaren eta desiraren, gizon eta emakumeen erreturekin batera, familiaren eta haur haztearen nahiz eguneroko bizi­tzaren auziak jorratzen ditu ingenio, ironia eta umore finez, baina baita sakontasunez ere, liburuan oinazea, ukitu tragikoa eta benetakotasuna nabariak direnez. Poetak bere barneko emozioen adierazpide bilakatzen ditu animaliak, tradizioaren, zientziaren, esperientzia kulturalaren eta hausnarketaren emaitza bihurtuz.